Iñaki Varela

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Nire urterik onenak Unibertsitatean eman nituenak izan ziren. Oraintxe itzuliko nintzateke garai hartara. Burura datozkidan lehenengo oroitzapenak lagun hurbilenen taldekoak dira. Oraindik ere adiskide izaten jarraitzen dugu eta, zelan ez, garai hartako pasadizoak gogoratzen ditugu. Ahaztu ezineko uneak pasatu genituen, klasean eta klasetik kanpo, ikasten eta dibertitzen. Makinatxo bat gauza egiten genituen baliabide gutxirekin! Klaseko gainerako kideen eta irakasleen oroitzapen gozoak ditut, gerora asko lankide eta adiskide izan baitira. Eta zelan ez gogoratu Dioniren garita, Angelen taberna, futbitoko partiduak…

Ikasketak amaituta, Patxi Llaguno lagunak irakasgai berri bat prestatzea “iradoki zidan” uda hartan (“Datuen egitura”) irailean emateko. Altxor bat bezala gordetzen dudan liburu bat oparitu zidan… eta hala gaur arte.

Horrek aukera eman dit gure Fakultatearekin etengabeko harremana mantentzeko eta, batez ere, ikasleei nire klaseen bidez Deustutik jaso nituen balioak transmititzen saiatzeko. Urte hauetan guztietan, gizartea eta teknologia izugarri aldatu dira, eta ikasleak ere ez dira aldaketa horietatik kanpo geratu, jakina. Orain ez dira ez hobeak, ez okerragoak, baina bai desberdinak. Hala ere, uste sendoa dut Fakultatetik atera ginen ikasle guztiok badugula Deustuk gugan utzi duen arrasto bat.

Project Navigation

Iñaki Varela

Ikasketak Informatika eta Inform. Doktoretza Bizilekua España

Ikasle garaian, P&Q informatika zerbitzuen enpresan hasi zen lanean. Ikasketak ondo joan zitzaizkion eta 1987an amaitu zituen. Promozioko lehena izan zen; Ohorezko Matrikula eta Ikasketen amaierako Estatuko Lehenengo Saria jaso zituen. 1995ean doktore egin zen.

Harrezkero eta gaur egunera arte, Norbolsako lana eta Deustuko Unibertsitateko irakaskuntza bateratu ahal izan ditu.

Norbolsa balioen sozietate bat da, burtsan diharduena. 1989an sortu zenetik, Sistemen zuzendari lanean aritu da. Gaur egun Bitartekoen zuzendariorde nagusia da eta ITen eta Operazioen arloez arduratzen da.

Deustun, 1987tik irakatsi du: Programazioa eta Datuen Egiturak bezalako irakasgaiak eman ditu. Azken urteetan Informazio Sistemen Zuzendaritza irakasgaiaz eta Informatikako Ingeniaritzako Masterraz arduratzen da.

Informazioa

  • Arloa : Informatika eta Inform. Doktoretza
  • Promozioa : 1987
  • Nire lantokia : NORBOLSA S.V. S.A.eta Universidad de Deusto