Raúl Otaolea

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Ilusioz beteko hazkuntza garaia izan zela gogoratzen dut. Ikaskide eta irakasle handiak
ezagutu nituen eta oraindik ere harreman estua dut eurekin. Taldean lan egiten ikasi
nuen, ahalegintzen, neure kontura ikertzeko ekimena hartzen. Teknologia eta hari
lotutako erronkak ditudala maite ikusi nuen. Ulertu nuen etorkizunerako
garrantzizkoena ez zela buruz ikastea, ikasten ikastea baizik. Laburbilduz,
unibertsitatean eman nuen garaia inflexio puntua izan zen nire bizitzan.

Project Navigation

Raúl Otaolea

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua EEUU

Lanbideko ibilbidea enpresa handien, startup-en eta ikerketaren artean eman du. Indratik eta Tecnaliatik pasatu da, enpresa bat sortu du, hiru startup, eta une honetan IBM Research-en dago. Bitartean, asko bidaiatu du, MBA bat ikasi zuen, ekintzailetzako master bat MITen, baita beste material asko ere era autodidaktan softwareei, startup-ei eta lidergoari buruz. Uste du teknologian, startupetan eta pertsonetan oinarritutako lidergoa bateratzeak etorkizunaren ikuspegi sakona eta iraunkorra eman diola; eta orain hori beste batzuei transmititzen saitzen ari da.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 1996
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : IBM Research