Gorka Elexgaray

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Une frikia izan zen, epifania baten modukoa niretzat. Udako mintegi batean geunden, PIC16C54 baten instrukzioen irregulartasun bihurri bat aztertzen. Simulatu egin nahi genuen eta trabatuta geunden. Bat-batean… Ttak! jakin nuen Huffmanen kodifikazio bat zela. Orduan konturatu nintzen arazo praktiko bat konpon zezakeela eta mendiak mugitu zertarako izan zitekeen ez nekien ezagutza batek. Une horretan erabaki nuen puzzlearen ahalik eta piezarik gehien jasotzea, uneren batean tokiren batean sartu zitezkeela pentsatu gabe.

Horixe da niretzat unibertsitatearen funtsa: bizitzan zehar kokatu beharko dituzun puzzlearen lehenengo piezak biltzea.

Project Navigation

Gorka Elexgaray

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Irakasle laguntzaile lanetan hasi zen Deustuko Unibertsitatean, baina igartzen zion bere buruari ezin zela irakasle izan, garatzaile gisa esperientzia ganorazkorik izan gabe. Eta Panda Softwarera joan zen.

Txikizkako arlorako produktuetarako Program Manager izatera heldu zen, ia konturatu ere egin gabe, teilakatutako garapen zikloan erabiltzen ziren espezifikazioak idazten. Ez zitzaion lan egiteko era hura gustatzen: sufrimendu handia eragiten zuen eta ez zuen defendatzaileek iragartzen zioten prediktibilitaterik (zorionez, Pandan ez da orain horrela lan egiten). Beraz, beste enpresa batera joan zen, garai hartan tamaina txikiagokoa zen batera, Sisteplant-era, hain zuzen.

Han zela, sortzen, hazten, optimizatzen eta matentzen ikusi ahal izan duen MES sistema bat garatzeko zoriona izan zuen. Aldi berean, Sisteplant hazten ikusi du eta aldi berean hazi eta malgu mantentzeak sortzen dituen erronka eta tentsioak bizi izan ditu.

Duela urte batzuetatik hona Scrum Máster da. Aldaketaz beteko bidaia bat da pertsona moduan; garapeneko talde bikain batekin partekatzen ditu esperientziak eta, gainera, lan egiteko era berriak probatzeko, esperimentatzeko eta ikasteko prest dagoen taldea da.

 

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2000
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Sisteplant