Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Beti gustatu izan zait Unibertsitateko alderik zaharrena, patio eta klaustro horiek, zutabeak, pasabide txikiak, kapera ezkuturen bat, Paraninfoa… dena iruditzen zitzaidan bikaina eta dotorea, eta bene-benetan sentitzen nuen leku pribilegiatuan nengoela. Baina bunker aurrefabrikaturen batean ere egon naiz!
Han lagunak egin nituen, oraindik ere lagun ditudanak eta maiz egoten naiz haiekin, lagun handiak. Eta oraindik ere gogoratzen dut haiekin batera bizi izandako garai garrantzitsu hura.
Nire garaian, oraindik jasotzen genituen noten paperak eta, horretarako, ilara egiten genuen bedelaren bulegoan. Hark zure izen-abizenak bilatzen zituen. Hortik iragarki-tauletan zintzilikatutako notak ikustera pasatu ginen, askotan orri grapatu batzuk, banan-banan ikusteko modua ematen zutenak. Beti zen tentsio handiko une bat, ezinbestean ‘jendaurrean’ bizi behar zenuena.
Gogoan dut, halaber, campuseko bidexketan aparkatzen genuela, eta autoa gaizki aparkatuta uzten bazenuen pegatina bat jartzen zizutela haizetakoaren erdian, kostata kentzen zena. Metroa heltzea liberazioa izan zen alde horretatik.