Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Idiondo gogoratzen dut, inoiz ez baikenekien zer esango zigun; denak oso urduri jartzen ginen, bereziki neskak. Josu ere gogoan dut, eskolan jendeari egiten zizkion jasoaldiak eta giputxiekin zuen konplizitatea (ni neu tartean); Evaristo, “entoooonfes” esanez; Dani, eskolazaina, beti hain atsegina eta adeitsua… Hainbeste gauza eta pertsona gogoratzen ditut… Lagunekin “Konpu” ikastera joaten ginen gure ikasle pisura eta atseden hartzeko, Monica Naranjoren abestiak kantatzen genituen, oihuka, indarrak hartu eta ikasten jarraitzeko. Unibertsitateko urteetatik, oroimen politak gordetzen ditut eta elkarrekin ibili izan ginen lagunen adiskidetasuna. Adiskidetasun handi hori edukitzen jarraitzen dugu oraindik.
Project Navigation