Leire Bilbao

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Taldeko lana, planteatzen zizkiguten erronka batzuei erantzuteko. Unibertsitateko garaian eta lanbideko ibilbidean ere, talde lana izan da funtsezko palenketariko bat, balio handiko lankideen taldea, lortu nahi ziren helburuetara iristeko.

Project Navigation

Leire Bilbao

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Gaur egun Berrikuntzako erronka berriak kudeatzen dihardu, CEO, Innobasque

Eusko Jaurlaritzaren X. legegintzalditik, lehiakortasun politika lideratu zuen, baita I + G + b arloko Europar Batasuneko politikak ere.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko programak kudeatzen ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia eta teknologia politikara lotutako azpiegitura teknologiko estrategiko eta berritzaileak sortu eta ezartzera lotutako ekimenak sustatzen ditu eta horietan parte hartzen du.

Industria lehiakortasuna hobetzera begira, azpiegitura teknologikoa bultzatzeko programak prestatu eta burutzen ditu. Enpresen eta teknologia eskaintzen duten erakundeen arteko transferentzia teknologikoa sustatzen du.

Ikertzaileak erakartzen eta prestatzen laguntzen du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratuta dauden eragile zientifiko eta teknologikoen harremanetarako organoa da, baita teknologia arloko erakundeen arteko foroen harremanetarakoa ere.

Giza talde eta merkataritzako harremanetako aditu honen nazioarteko jarduna sendoa izan da, bezeroak erakarri eta/edo mantentzearekin lotua. Horrek ekarri dio hainbat herrialde bisitatu beharra lanagatik (Hego Afrika, India, Finlandia, Suedia, besteak beste, eta askotan, Brusela).

Industria pribatuan eman zion hasiera ibilbide profesionalari. Zehazki, Valpipe Internacional, BEP Internacional (UK), Ingelectric-Team, Confebask eta Ikusi-Angel Iglesias S.A. enpresetan egin du lan. Geroago, Euskal Administrazio Publikoan sartu zen, Mungialdeko Garapenerako Agentziaren Kudeaketa bere gain hartuz (bederatzi udalek osatua). Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saileko Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren Berrikuntzako zuzendaria izan da, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako zuzendari nagusia.

IESE, Goi Zuzendaritzako programa, IE Business School Advance Management Executive.

BCBL, BCAM, Euskalit-eko batzordeko kidea. Gaur egun.

International Physic Center, Tecnalia R&D, IK4 etaTeknikerreko batzordeko kidea izan da. Vicomtech, CIC Nanogune, Cic Biomagune eta Biogune, Cic Energigune, Gaiker, Invema..

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 1994
  • Nire lantokia : INNOBASQUE- Berrikuntzaren Euskal Agentzia -Agencia Vasca de la Innovación