Katia Aresti

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Telcoko irakaslearekin, goizeko 08:00etan hasten ginen. Ikasgelan 08:00etan edo 08:10ean sartzeko aukera genuen. Baina beranduago iritsiz gero, kalean gelditzen zinen. Ikasle nintzela, ez nintzen oso goiz mugitzen. Horregatik, neure eguneroko bizimoduaren barruan sartzen zen metrotik atera eta lasterka eskolara iristea, kanpoan ez geratzeko. Egun batean, esnatu eta ohi baino beranduago nindoala konturatu nintzen. Ohetik bizkor-bizkor atera, eta lasterka alde egin nuen etxetik, inoiz ez bezala. 08:10 ziren eta oraindik etorbidean nindoan; ez nuen zalantzarik, ez nuen aukerarik izango gelara garaiz iristeko. Unibertsitatera iritsi nintzenean, arraroa iruditu zitzaidan gelan ia inor ez zegoela ikustea. Berriro ordulariari begiratu nion eta orduan konturatu nintzen zer gertatzen zen: presaren presaz, ez nintzen konturatu goizeko 07:20 zirela. Eskolara lehenengoa iritsi nintzen egun bakarra izan zen hura. Hain zuzen ere, bosgarren mailan gustukoen nuen gauzetako bat zen eskolak arratsaldez genituela.

Programazio proiektuak, jokoak sortzea, kudeaketako aplikazioak, web atariak eta abar C/C++, Java edo multimedia teknologiekin… hori izugarri gustatzen zitzaidan. Orduak eta orduak eman nitzakeen horretan. Gozamena zen! Deustun 5 urtez ikasteak berretsi zidan Softwareko garatzaile izan nahi nuela eta industria horren alderik teknologikoetan lan egin. Gaur, ez nuke zertan lan egin jakingo, programatzerik izango ez banu.

Project Navigation

Katia Aresti

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua Francia

2005eko ekainean ikasketak amaitu eta 6 hilabeteko praktikak unibertsitatean egin ondoren, Madrilera joan eta Sopra Group-en sartu zen, Madrileko Zerbitzuen zentroan, proiektu frantsesekin, programatzaile junior lanetan.

Madrilen 3 urte egin ondoren, Parisera joan zen Soprarekin, eta han bizi da 2009ko urtarriletik.

2010ean, bere karrerak buelta eman zuen: birziklatzea erabaki zuen, beste ardura tekniko batzuk hartzeko; horri esker, Xebia-n sartu zen 2010ean nahiko puntakoa zen proiektu batean, bertan Google Mapsen intereseko puntuak bilatzeko backend bat garatu zuten, baita Mongodb datu basea ere.

Bi urte geroago freelance hasi zen.

Bezeroen taldeetako lider tekniko gisa hartzen du parte Java garatzen, Scala-n eta front teknologiekin laguntzen.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2005
  • Nire lantokia : Freelance