Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Maitazarrez gogoratzen dut Informatikako ikasle garaia. Zein ikasketa egin aukeratu behar izan nuenean, 1995ean edo, txikitan esana betetzeko, Arkitekturako goi ikasketak hasi nituen. Baina aukera hark ez zuen funtzionatu. Bi urte beranduago heldu nintzen Informatikako Ingeniaritzako ikasketetara: hormigoizko eta altzairuzko arkitekturaren lekuan, zeroen eta baten arkitektura aukeratu nuen. Ordenagailuak ezagutzen hasita nengoen eta Internet txinoa zen niretzat; baina bihozkada bat izan nuen: hobeto moldatuko nintzela ikasketa haiekin. Aurreko behaztopoaren ondoren, zalantza ugarirekin hasi nintzen; baina urtean-urtean konturatu nintzen huraxe zela nire bokazioa. Lehenengo irakasgaietako emaitzak izan ziren motibazioaren eragile hurrengoetarako, eta ezin hobeto bukatu zen sorgin-gurpil hura. Gogoan dut inbestidurako adierazpena egiteko ohorea izan nuela, diplomak emateko ekitaldian; edo karrera amaierako proiektua Paúl Menéndez beka-lagunarekin egin nuela, Unibertsitateko webeko edukiak kudeatzeko moduaz. Berriki jakin ahal izan dut proiektu hori erabili izan dela hamabost urtez. Unibertsitateko historia hobetzeko lezio bat izan zen. Orduan ikasi nuen, bokazioa eta motibazioa lotuz gero, lortu dezakezuna ikaragarria izan daitekeela.