Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Oso garai trinkoa: ikasketak, enpresako praktikak, futboleko entrenamenduak eta aisia eta adin horretan egitea espero dena bateratuta. Gogoan dut “pezeretan” tokia aurkitzeko lehia bizia azterketa garaian, ikasle taldeak elkartu eta elkarri laguntzeko eta apunteak pasatzeko egiten genuen lana. Azterketa orri bikoitz eta beldurgarriak datozkit burura. Oso irakasle on batzuk ditut gogoan eta, batez ere, benetan estimatzen ditudan ikaskide asko, gizonezkoak eta emakumezkoak.
Hirugarren mailako estatistika azterketa zen, hirugarren mailan gutxien gustatzen zitzaidan irakasgaia; “inspirazioa bilatu nahi nuen” inguruan, ikaskide bati xuxurlatuz. Harrigarriro, ez zidan entzuten. Ekin egin behar izan nuen eta bolumena igo. Zirkinik ere ez zuen egiten, entzun nahi ez balit bezala. Hark bai jarraitu zuen, nik baino hobeto, azterketa zaintzen zegoen irakaslearen ibilbidea. Nik metro erdira nuen, angelu itsuan. Elkarri begiratu genion, biok ala biok harrituta: ni hura ikusteagatik eta hura, nik ikusi ez nuelako. Horretan geratu zen dena.