Iñaki Regidor

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Faculté”-ko hirugarren mailan (hala esaten genion maitekiro, GOTO komando informatikoaren burutazioa zela eta) egiten zen ikasketen erdia ospatzeko bidaia.

Horretarako, nola edo hala finantzatu beharra zegoen. Bigarren urtearen hasieran eta TXEFOren laguntzaz (amantala utzi zigun), lehenengo mailakoen klasean sartu ginen.

 Uda hartan bizar zarratua utzia nuen; beraz, “nagusia” ematen nuen. TXEFOren irakasle elkartua nintzela esan nien eta bost minutuko “txapa” sartu nien. Bitartean, promozioko kideak gelaren sarrerako ateetan jarrita zeuden itsulapiko batzuk eskuetan zituztela.

Berbaldia amaitu nuenean, ohartarazi genien finantzatzen lagundu behar zigutela, bestela ez zirela klasetik aterako. Ez dut gogoratzen zenbat pezeta atera genituen, baina haiek izan ziren ikasketa bidaiarako bildu genituen lehen sosak.

Handik egun batzuetara moztu nuen bizarra, gehiago inork ezagutu ez nintzan.

Gogoan dut ikasketetako bost urteetan osatu nuen lagun taldea eta harreman sendo eta estua mantendu dut, lanbidetik harantzago.

Eta irakasle taldearekin ere garrantzi handiko lan-harremanak izan ditut.

Project Navigation

Iñaki Regidor

Ikasketak Informatika Bizilekua España

Centro de Estudios Informáticos CEINSA, 1986ko abuztutik 1994ko apirilera. BULL DPS8 sistemetan programatzen hasi zen, COBOL programazio hizkuntzarekin. Hainbat enpresa eta proiektutatik pasatu zen eta proiektuen buru izatera iritsi zen. Besteak beste, enpresa hauetan aritu zen: Bizkaiko Labe Garaiak, ICOA poliuretanos, EROSKI, LAGUNARO Aseguruak eta Gasteizeko Udala.

1994ko maiatzaren 1etik 1999ko irailaren 12ra, Babcock Montajes, S.A. enpresako informatika zerbitzuetako buru izan zen.

1999ko irailaren 13tik gaur egunera arte, EiTB taldeko CIOa da.

Informazioa

  • Arloa : Informatika
  • Promozioa : 1986
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Euskal Irrati Telebista
  • Bere irakasle gogokoena : Txefo