Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Urte haietan organoko ikasketak egiten nituen Kontserbatorioan eta egun batzuetan Unibertsitateko kaperan ikasten nuen. Tentazioa zen niretzat kaperako organoa jotzera joatea. Beti apuntatzen zen nire ikaskideren bat, minutu batzuetan barnera biltzeko musikaren laguntzaz.
Industria birmoldaketaren eta Euskaldunako greben urteak izan ziren haiek, Deustuko zubia pasatzea sekulako balentria zenekoak:, joan eta etorriko bideari buruzko istorio berriekin heltzen ginen egunero gelara.
Aparteko maitasunez gogoratzen dut Kalkulu Zentroa A. Aguirrerekin, eta Digitaleko Vax-a instalatu zenekoa.
Unibertsitatetik pasatzea pribilejioa izan da, ez bakarrik lanbidean 30 urteotan garatzeko eman didan formazioagatik, baita nire nortasuna garatzen izan duen eraginagatik, ikasteko gogoagatik, jakin-minagatik, garrantzizkoa eta bigarren mailakoa zer den bereizten laguntzeagatik, adiskidetasuna eta elkartasuna ere. Balio horiek guztiak hartzen genituen klaseetan eta balio horiek egiten zaituzte pertsona, profesional; horiek dituzu lagun beti.
Uste dut Deustuk ikasteko gogoa piztu zidala barruan, “beti ikasle” izateko gogoa, jakintza berriak aurkitu eta aplikatzeko; hainbeste dago ikasteko…