Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Une frikia izan zen, epifania baten modukoa niretzat. Udako mintegi batean geunden, PIC16C54 baten instrukzioen irregulartasun bihurri bat aztertzen. Simulatu egin nahi genuen eta trabatuta geunden. Bat-batean… Ttak! jakin nuen Huffmanen kodifikazio bat zela. Orduan konturatu nintzen arazo praktiko bat konpon zezakeela eta mendiak mugitu zertarako izan zitekeen ez nekien ezagutza batek. Une horretan erabaki nuen puzzlearen ahalik eta piezarik gehien jasotzea, uneren batean tokiren batean sartu zitezkeela pentsatu gabe.
Horixe da niretzat unibertsitatearen funtsa: bizitzan zehar kokatu beharko dituzun puzzlearen lehenengo piezak biltzea.
Project Navigation