Gloria Zaballa

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Oso goiz heltzea gogoratzen dut, ondo aparkatzeko. Klaseak zortzietan hasten genituen. Aita Comín eta bere Aljebra dut gogoan, Aita Hurtado, Charo eta Basic-a eta Cobol-a, Angelen taberna eta tortillazko ogitartekoak… Adiskide handiak egin nituen unibertsitatean, klaseak atsegingarriak izaten ziren, jaietan gozatzen nuen, hirugarren mailako ikasketa bidaia ere gogoan dut. Adiskide horiekin egoteko oraindik ere tarteak ateratzen ditut, gure bizimodu korapilatsu, arin eta lanpetuan, unibertsitateko une magikoak eta gogoangarriak partekatzeko.

Notak jasotzeko sistema pentsaezina da gaur egungo munduan, teknologia eta digitalizazio garaian. Zelan jakiten genuen zer nota atera genuen? Papertxo bat ematen ziguten irakasgai bakoitzerako notarekin. Nork ematen zituen? Eskolazainak. Non? Ilara luzeak egiten genituen eskolazainen garitaren aurrean (batzuek beldurraren ilara esaten zioten), NANa erakutsi eta eskolazainak bilatzen zuen irakasgaien kutxetan. Ez zenekien zenbat nota zeuden aterata: bat, bi ala batere ez. Eskolazainaren aurreko une hori, papertxo bat, bi edo hiru bilatzen zituen bitartekoa, luze baino luzeago egiten zitzaigun. Papertxoa hartu eta pozez saltoka hasten zinen edo tristura sartzen zitzaizun. Ikaskideek gainditu zuten ala ez jakiteko, aurpegira begiratu eta haren aurpegiera ikustea edo oihuak aditzea baino ez zegoen, papera jaso ondoren.

Project Navigation

Gloria Zaballa

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Karrera amaituta Madrilen egon zen hilabete batzuetan enpresa batean, baina Bilbora itzuli zen gehiago prestatu nahi zuelako. Master bat eta doktoretzako tesia egin zituen. Bere enpresa propioa sortu zuen, GOIEN, gazte ekintzaile gisa, hezkuntzako kalitateari buruzkoa. Esperientzia itzela izan zen! Aldi berean, unibertsitatean doktoretza egiten hasi zen. Bi asteren ondoren, klaseak ematea proposatu zioten, Ingeniaritza Informatikoko laugarren mailan, talde bat bitan banatu behar baitzen. Egia esan, ez zuen birritan pentsatu eta hala hasi zen unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean klaseak ematen. Eta horrela, gaur arte, unibertsitatean geratzea erabaki baizuen. Doktoretzako tesiaren arloa hau zen: Kalitatearen kudeaketa hezkuntza sistemetan. Eta era naturalean garatu zen kalitatearen kudeaketa unibertsitatean, baita kalitateko unitatea ere lagungarri. Orain atal horretako zuzendaria da.

Gaur egun irakaskuntza eta zuzendaritza lanak bateratzen ditu. Lana aberasgarria dela dio, ikasleekiko harremanagatik eta irakasteko eta ikasteko prozesuan ekarpena egin ahal izateagatik. Kalitate arloko lana eraginkorra da titulazioen eta fakultateen etengabeko hobekuntzarako eta Deustuko Unibertsitatearen bikaintasun akademikorako.  Nazioarteko “2020ko Hezkuntzako Bikaintasuneko Saria” aitormena jaso du, Hezkuntzaren Inklusio eta Kalitaterako Nazioarteko Erakundeak emana; eta “Honoris Causa Doktore” aitorpena ere bai.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 1991
  • Nire lantokia : Universidad de Deusto