Ane Iturzaeta

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Microsoften Premier Field Manager (PFE) naiz. Horrek esan nahi du Microsoften bezero estrategikoei soluzioak eta euskarri teknikoa emateko ardura dudala. PFE naizenez, ondo baino hobeto ezagutu behar dut Microsoft teknologia, bezero diren enpresei euren beharrizanak asebeteko dituen erantzunak emateko.

Izugarri gustatzen zait teknologia berri eta eguneratzeen jakinaren gainean izatea, bereziki Adimen Artifizialeko gaietan, hori baita nire espezializazio arloa.

Microsoften lan eginda, ametsa hezurmamitu egin zaidala esango nuke, beti erakarri bainau enpresa horrek. Azken teknologiekin etengabe harremanetan egotea eta aldaketa sozialetan eragiteko aukera izatea zoragarria eta motibagarria dela uste dut. Gainera, munduko teknikari eta sortzailerik onenen ondoan lan egitea etengabe ikasten jarraitzeko aukera da, eta horrek hazteko eta pertsona moduan hobetzeko modua ematen dit.

Project Navigation

Ane Iturzaeta

Ikasketak ADE + Ing. Informática Bizilekua España

Microsoften Premier Field Engineer (PFE) zen. Horrek esan nahi du Microsoften bezero estrategikoei soluzioak eta euskarri teknikoa emateko ardura duela. PFE zenez, ondo baino hobeto ezagutu behar du Microsoft teknologia, bezero diren enpresei euren beharrizanak asebeteko dituen erantzunak emateko.

Izugarri gustatzen zaio teknologia berri eta eguneratzeen jakinaren gainean izatea, bereziki Adimen Artifizialeko gaietan, hori baita bere espezializazio arloa.

Microsoften lan eginda, ametsa hezurmamitu egin zaiola esango luke, beti erakarri bainau enpresa horrek. Azken teknologiekin etengabe harremanetan egotea eta aldaketa sozialetan eragiteko aukera izatea zoragarria eta motibagarria dela uste du. Gainera, munduko teknikari eta sortzailerik onenen ondoan lan egitea etengabe ikasten jarraitzeko aukera da, eta horrek hazteko eta pertsona moduan hobetzeko modua ematen dio.

Microsofteko lana lehenengoa izan da, graduatu ondoren. Karreran zehar, hainbat praktika egin ditut enpresetan:

2015eko uda – NBE Emakumeak, Nazio Batuen erakundea genero berdintasunerako eta emakumeak ahalduntzeko. New York.

IT sailean egon zen, erabiltzaileen euskarri lanetan eta Skype eta Sharepoint bezalako tresnen prestakuntzan. Nazio Batuen IT sailean praktikak egin zituen lehenengo pertsona izan zen, erronka ikaragarria, dudarik gabe.

2016ko uda – Eurocontrol, Aire nabigazioko segurtasunerako europar erakundea.

Abiazioaren industrian erabat murgildu zen; ikaragarri gustatu zitzaion eta asko ikasi nuen kudeaketa aeronautikoaz.

2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteak – Gaze, Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa, Gipuzkoako goi hezkuntzako ikasleen ekintzaile espiritua eta berrikuntzarakoa sustatzen duena. Programa horretan egon zen bitartean, hainbat proiektutan hartu zuen parte gizarte eragileekin, zeharkako gaitasunak lantzen: talde lana, komunikazio eraginkorra, antolaketa, autoebaluazioa eta sormena. Senior rola zuenez, 30 ikasleko talde diziplina ugariko eta erakundeen artekoa koordinatu ahal izan zuen.

2017ko uda – BD Electronics, osagai elektroniko zaharkitu eta aurkitzen zailak direnen banatzailea.

Bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak kudeatzen eta web garapenean aritu zen, batez ere. Gainera, marketin eta komunikazio sailarekin lan egin zuen gizarte sareetako kanpainetan.

Informatikako Ingeniaritzako gradu amaierako proiektua (2018). Ibermática.

Proiektuen kudeaketako tresna bat garatzea, Kutxabankeko Arkitektura eta Sistemen sailerako.

Horrez gain, 2014tik, Donostiako Ikasten akademiako irakaslea izan zen. Eskola partikularrak eman dizkie batxilergoko eta DBHko bigarren zikloko ikasleei.

 

 

Informazioa

  • Arloa : ADE + Ing. Informática
  • Promozioa : 2018
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Microsoft