Lorenzo Martínez

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Beti pentsatu dut Unibertsitateko ibilbidea abiapuntua izan zela, Informatikarako zaletasuna eta bokazioa berresten lagundu zidan urratsa izan zela.

Unibertsitateko garaiko oroitzapen eta adiskide handiak ditut. Programazioko monitore izateko eta, gainera ikasle askori zalantza eta arazoetan laguntzeko aukera izan nuen euren praktiketan eta proiektuetan. Zalantzarik gabe, irakasteko dudan kemenak, “neure burua zelan aditzera eman aditzekoak” ere komunikatzaile handi diren irakasleengandik ikasi izana du arrazoi: Cecilio, Rebeca Cortázar, Andoni Eguiluz, Josuka, Jesús Sanzen azalpenak gogoratzen ditut oraindik ere, eta batzuen liburuak eta apunteak ere gordetzen ditut.

Gaur balitz bezala gordetzen dut buruan Javier Areitiok ikasketa amaierako proiektua zibersegurtasunarekin lotuta egiteko egin zidan proposamena, zehazki PKIri buruzkoa. PKIn oinarritutako merkataritza elektronikoko eredu bat diseinatu eta ezarri nuen, CORBAn eta RMIn banatutako objektuekin. Lan gogotik egin behar izan nuen hilabete horietan; baina, zalantzarik gabe, merezi izan zuen eta ikasketak Ohorezko Matrikulaz amaitzea ekarri zidan, unibertsitateko 5 urteko ikasketetan izan nuen bakarra.

Bai, Unibertsitatean, programazioaz, sistema eragileez, sareez, konputagailuen arkitekturaz eta bestelakoez ikasi nuen. Baina, zalantzarik gabe, ahalegintzen ikasi nuen, inork ez zidala ezer oparituko handik irtendakoan, handik kanpoko lana askoz gogorragoa izango zela, eta egokitu beharra izango nuela eta saiatu nire ezagutzak eguneratuta mantentzen.

Project Navigation

Lorenzo Martínez

Ikasketak Informatika Bizilekua España

Betidanik pentsatu du jakin-mina duela. Unibertsitatetik atera zenetik, eguneroko lana etengabe ikastea izan da. Sektore honetan ia egunero izaten dira aurrerakuntzak, ahuleziak antzematea eta teknika berriak asmatzea eraso egin edo babesteko; ez dago gora begira geratzerik. Hala bada, bere lana honetan datza: bere enpresan konfiantza jartzen dutenei segurtasuna, ezagutzak eta izan duen esperientzia aplikatzean, babesa ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Informatikako segurtasunera bideratutako hainbat adarretan du esperientzia: Sistema eta azpiegituren Hardening-ean, Hacking etikoan eta azterketa forentsean. Hala ere, azken horretan, gustokoen duen diziplina eta, ondorioz, espezializaziokoa DFIR da (Digital Forensics Incident Response) eta peritaje informatiko forentsea.

Gainera, maite du komunikatzea, egiten duenaren inguruan bere esperientzien berri transmititzea. Hori dela eta, sarritan izaten da zibersegurtasunaren inguruko biltzarretan eta hitzaldietan, estatu eta nazioarte mailan. Zenbait enpresa eta erakundetako taldeen prestatzaile ere izan ohi da, Securízame-n duten Akademian, esaterako.

Bere ibilbide profesionala etengabeko bilakaera izan da 2001etik hona: Zibersegurtasuneko enpresa integratzaileetatik hasi, azken bezeroan epe luzeko proiektuetara, web aplikazioen segurtasunean eta autentifikazio sendoetan espezializatutako nazioarteko fabrikatzaileentzako espezializatutako soluzioetara. 2012an erabakia hartu zuen bere marka propioa sortzea, Securízame. Enpresa horren zuzendari da eta egin talde bikain batek dihardu eta ilusio eta fedea guztia du haiengan jarrita.

Informazioa

  • Arloa : Informatika
  • Promozioa : 2001
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Securízame
  • Egungo lana : Zuzendaria