Lore Martínez

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Idiondo gogoratzen dut, inoiz ez baikenekien zer esango zigun; denak oso urduri jartzen ginen, bereziki neskak. Josu ere gogoan dut, eskolan jendeari egiten zizkion jasoaldiak eta giputxiekin zuen konplizitatea (ni neu tartean); Evaristo, “entoooonfes” esanez; Dani, eskolazaina, beti hain atsegina eta adeitsua… Hainbeste gauza eta pertsona gogoratzen ditut… Lagunekin “Konpu” ikastera joaten ginen gure ikasle pisura eta atseden hartzeko, Monica Naranjoren abestiak kantatzen genituen, oihuka, indarrak hartu eta ikasten jarraitzeko. Unibertsitateko urteetatik, oroimen politak gordetzen ditut eta elkarrekin ibili izan ginen lagunen adiskidetasuna. Adiskidetasun handi hori edukitzen jarraitzen dugu oraindik.

Project Navigation

Lore Martínez

Ikasketak Informatika Bizilekua España

Orain, tesia bukatzen ari da, full-time ari da tesiarekin, eta ez da lanean ari. Hauxe izan da bere lan ibilbidea:

Karrera bukatu zuenean, Telefonican hasi zen lanean, bezeroari arreta eskaintzeko zerbitzuan operadore.

Hurrengo urteetan, programatzaile eta proiektuen zuzendari izan zen informatika zerbitzuetako hainbat enpresatan (1999-2003).

Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargoko gerentea (2003-2007).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuko aholkularia (2007tik 2009ko irailera).

Eusko Alkartasunako community manager (2009-2011).

Informazioaren Gizarteko Sistemen Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuan (2011tik 2015eko uztailera).

Berrikuntza digitalari laguntzea, IKTen sektorean, Gipuzkoan.

Teknologia berrien inguruko sentsibilizazioa eta sustapena hainbat esparrutan: Smartcities (SmartGipuzkoa), Smart Lab, IoT, APPak (GipuzkoAPP lehiaketa sortzea), Galileo Masters, udalak, etab.

Hainbat erakundetako Administrazio Kontseiluetako kide: IZFE S.A, DEBA Ibarreko INDUSTRIALDEA, ETIC S.coop. Centro Innovación Microsoft, GAIA NET EXCHANGE, S.L., BIDASOA-IRUNGO INDUSTRIALDEA S.A., LANBARREN PARKE LOGISTIKOA S.A., BIOZIENTZIAK GIPUZKOA FUNDAZIOA, VICOMTech, etab.

Ikerketako laguntzaile izan naiz. Deustuko Unibertsitatearentzat STEM eta generoaren inguruan egindako azterketan parte hartu dut (2017ko ekainetik 2017ko azarora).

 

 

Informazioa

  • Arloa : Informatika
  • Promozioa : 1997
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Deustuko Unibertsitatea
  • Egungo lana : Tesia lantzen