Unai Extremo

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Unibertsitateko azken urteetan, kalkulu zentroko monitore izateko aukera izan nuen, zehazki Multimedia gelako taldeko kide izan nintzen. Unibertsitatean pasatu nitueneko oroitzapenik onenak arratsaldeak gainerako monitoreekin pasatzen nituenekoak dira. Ez dut sekula ahaztuko, behin, teoriako gure irakasleetariko bat kalkulu zentrora hurbildu zitzaigun eguna. CDROM irakurgailua zuen ordenagailu bat behar zuen. Garai hartan, multimedia gelako ekipoek baino ez zituzten halakoak eta erabiltzeko esan genion. Barregarria izan zen diskoa zirrikitu batetik sartzen zelan saiatzen zen ikustea, lortu gabe. Azkenean, erakutsi egin behar izan genion botoi “magiko” bat zegoela, horrela CDROMa sartu eta irakurtzeko.

Gogoan dut arratsaldeak kalkulu zentroan ematen nituen Multimediako monitore lanetan. ESIDEko Astea. Lehiaketak, astearen amaierako ekitaldia. Josukaren eta Charoren klaseak.

Project Navigation

Unai Extremo

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España, Reino Unido, México, Colombia y Chile

Unibertsitatean irakaskuntzako laguntzaile urtebete eta beste bat enpresa pribatu batean 3Dko garapeneko talde bat zuzentzen eman ondoren, bere enpresa sortu zuen, Deustuko Unibertsitateko beste bi ikasle ohirekin batera.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2001
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Virtualware