Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Programazioko praktikak lehenengo mailan, ostiral arratsaldeetan makinan “azterketa” zela. Hori da oroitzapen berdurgarrienetarikoa. Hala ere, unibertsitateko oroitzapen onak ditut. Gainera, Erasmusean Milanera joateko aukera izan nuen. Han, italiera ikasteaz gain, gaur egun nire proiektuetan bazkide diren irakasle batzuk ezagutu nituen.
Milango Politeknikoan Informatikako Ingeniaritza ikasten ari zen neska kopuru eskasak harritu ninduen. Kurtso batzuetan, neska bakarra nintzen eta hori ez zen Deustun gertatzen.
Unibertsitateko urteetan, Guggenheim ari ziren eraikitzen. Egunero pasatzen nintzen aurretik eta deigarria gertatzen zitzaidan egitura eta eraikitzeko modua, erabat berritzailea bilbotarrentzat.
Project Navigation