Laura Arnejo

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Gogoan dut Sareetako irakaslearekin (Areitio) izan genuen “eztabaida” atsegina, ariketa bat ematean, abizenez dei egin zidan (Arnejo), izenez egin beharrean, bi abizenak erabili nituelako paperean, bat erabili beharrean (atzerrian bat baino ez omen dugu erabili behar). Horretatik eztabaida labur baina interesgarri bat sortu zen, emakumeak gizartean duen presentziaz eta nik zergatik ez nuen horretan parte hartuko. Une horretatik aurrera, ez zion axola izan nire bi abizenak erabiltzea.

Oso gogoan ditut ikaskideok liburutegian ematen genituen orduak, apunteak elkarri pasatzen eta ariketak batek besteari azaltzen. Maitasun handiz gogoratzen ditut estatistikako klaseak Simeónekin, robotikako praktiketako klaseetako barreak, zirkuituak ateratzen ez zitzaizkigunean, karrera amaierako proiektua, eta irakasleek gurekin gozatzen zituzten une haiek guztiak ere bai, haiekin hain erraza ez bazen ere.

Project Navigation

Laura Arnejo

Ikasketak Industria Antolaketako Ing. Bizilekua China

Karrerako azken urtean, Estatu Batuetatik itzuli ondoren, Liechtenstein/Suitzako multinazional batean kontratatu zuten. 2 urte eman zituen bertan lanean, IT Project Manager lanean, Finantza eta Bankuko sailerako soluzioak inplementatzen. Lanbideko lehenengo urrats hori kultura eta hizkuntza aldetik gogorra izan zen, baina aldi berean oso aberasgarria izan zen arlo pertsonal eta profesionaletik.

2014an, kantoia eta hizkuntza aldatu zituen Nestlé Nespresson hasteko, aurrekoaren antzerako lanean. Giro gazte eta dinamikoa zegoen: horrexen bila zebilen. Enpresan hainbat roletatik pasatu zen, Digital Project Manager delakotik, besteak beste; eta, aurrerago, merkatu berriak zabaltzeko koordinatzaile teknologiko izatera iritsi zen.

Nestlén 5 urte eman ondoren, lanbidean eten bat egitea erabaki zuen eta urte sabatiko bat hartzea argazkilaritza profesionalean aritzeko. 2019aren erdialdean, Hong Kong-era joan da, eCommerce Solutions Manager lanpostura Duty Free Stores, LVMH enpresara.

Informazioa

  • Arloa : Industria Antolaketako Ing.
  • Promozioa : 2011
  • Nire lantokia : Duty Free Stores, LVMH