Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Oroiminez gogoratzen dut. Oso egun eta urte onak izan ziren, sekula ahaztuko ez ditudanak. Egia esan, ez zen karrera erraza izan, baina pixkanaka-pixkanaka bideko eragozpenak gainditzen joan ginen.
Asko ikasi nuen eta jende asko ezagutzeko aukera eman zidan; gaur egun ere harremana mantentzen dut haiekin. Ezagutu nuen pertsona/adiskiderik onena gaur egun nire bazkideetariko bat da.
Baina gaitasunik teknikoenak ikasteaz gain, kultura eta pertsona gisa ere aberastu nintzen, Erasmuseko urtebete Mexikon eginda. Zalantzarik gabe, nire garairik onena izan zen, zeurea ez den inguru batean bizitzeak daukazunari balioa ematen eta pertsona hobea izaten irakasten dizu.
Project Navigation