Javier Diéguez

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Oroitzapenak jendeari buruzkoak ditut. Han ezagutu nituen adiskiderik handienak eta oraindik ere mantentzen ditut; eta emaztea ere Informatikako ikaslea zen. Han hasi nintzen ulertzen klasean ematen zizkiguten edukiak ez zirela nahikoa, nik neuk ere beste jarrera bat hartu behar nuela, etengabe prestatzen jarraitzeko eta konturatzeko inguruko zein pertsonarekin iritsi nintekeen bata bestearen onerako izango zen harreman bat izatera.

Pribilejioa izan da Unibertsitatean ikasi ahal izatea, eta uste dut profesional eta pertsona gisa garatzen lagundu izan didaten tresnak eman zizkidala.

Project Navigation

Javier Diéguez

Ikasketak Informatika Bizilekua España

SPRIren bulego nagusia Urkixo zumarkalearen 36. zenbakian dago, Bilbon. Basque Cybersecurity Centre, berriz, Albert Einstein 46, E7 Rosalind Franklin eraikinean dago (Arabako teknologia parkean, Gasteizen).

Sormen lana da batez ere. Basque Cybersecurity Centre-ko (BCSC) zuzendari postua du. Eusko Jaurlaritzak 2017aren erdialdera abian jarri duen atal bat da. Gure industriak lehiarako eta berritzeko erronka berriak ditu eta herritarren eskubideak mehatxatuta egon daitezke. Horri guztiari erantzuna emateko sortu da BCSC. Zibersegurtasunaren kultura euskal gizartean sustatzeko eta garatzeko da erakundea, zibersegurtasuna aplikatzearekin loturiko jarduera ekonomikoa dinamizatzeko eta sektore profesionala indartzeko. BCSCren lehentasuna enpresak dira eta horregatik sortu da SPRIren barruan. Hala ere, Segurtasun eta Hezkuntza Sailekin batera egiten du lan, baita EJIE eta euskal administrazio publikoko beste eragile publiko batzuekin ere, beste beharrizan batzuei erantzuteko.

Karrera amaitu aurretik, 1994ko uztailean, Landais 2000 izeneko enpresa sortu berri batean hasi zen lanean, Windowserako FoxPro aplikazioak garatzen. Erronka handiagoak nahi zituen eta Madrilera joan zen. Han zegoela hasi zen Indrako Sistemen ingeniari lanean, korporazio elektriko handientzat. Zenbait kontinentetan proiektuak egin ondoren (beti ere Madril zen basea), 2005ean, karreran aldaketa bat egitea erabaki zuen eta Indraren barruko Zibersegurtasuneko negozio ildoari ekitea. 2007an itzuli zen Indrarekin Bilbora, ingeniari senior lanean, eta, 2009an, kudeatzaile arduradun izendatu zuten, Galiziatik Nafarroarainoko Zibersegurtasuneko operazio guztien arduradun. 2013an, Espainia mailako Industria Zibersegurtasuneko proiektuen ardura ere eman zioten. 2016an, Indrako Zibersegurtasuneko Negozio Globalaren Garapeneko unitatera pasatu zen. 2017ko irailean, SPRIk BCSCren sorrera bideratzeko kontratatu zuten.

Informazioa

  • Arloa : Informatika
  • Promozioa : 1995
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : SPRI