Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Aparteko maitasunez dut gogoan ikasle eta irakasle garaiko Esideko Astea, urteroko ekitaldia, unibertsitatea beste era batera ikusteko modua ematen zizuna, era entretenigarrian ikastea eta klaustroaren eta ikasleen arteko espazio berezi hori gozatzea, ingeniaritzako hainbat eta hainbat jarduera eginez. Edizioetariko batean, sariak emateko ekitaldia aurkeztu behar izan nuen eta oraindik ere gogoratzen dut barreari eutsi ezinik egon nintzela, irakasleetariko bat telebistan garai hartan oso ezaguna zen iragarki baten parodian sartzen zuen sketch bat aurkeztu behar izan nuenean. Barrea kutsatu egin zen eta ekitaldian zegoen jende guztiak ederto batean pasatu zuen.
Deustun izan nintzeneko oroitzapen zoragarriak ditut. Ikaskideekin sortutako adiskidantza, bekadun izan nintzen garaia, unibertsitate giroko jaiak eta ordenagailu bidezko grafikoei buruzko nire proiektuak, Kalkulu Zentroan beste ikasle birekin garatu nituenak. Nire kasuan, 11 urtez irakasle eta ikertzaile izanik, gortinaren atzean zer dagoen ere ezagutu nuen: Unibertsitateak dituen profesional bikainak, curriculumetik kanpo eskaintzen diren jarduerak.