Iker Garaizabal

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Pentsatzen dut urte ahaztezinak izan zirela, beste guztiei gertatzen zaien bezala. Gaur egun, noizean behin geratzen gara lagun taldea eta geratzen garen bakoitzeko bikain pasatzen dugu. Nire hasiera ez zen ona izan, maila errepikatu behar izan bainuen. Horrek nahiko zapuztuta utzi ninduen. Hala ere, INGETEAMen lanean hasi eta pentsamoldea aldatu egin zitzaidan, baita unibertsitatearen ikuspegia eta bizitzeko modua ere. Karrera birbideratzen lagundu zidan.

Niretzat funtsezkoa eta erabakigarria izan zen pertsona bati aipamen egin nahi nioke: Iñaki Varelari. Irakasle aparta izan zen. Gogoan dut, lehenengo mailan, Datuen eta Algoritmoen Egiturako azterketa “oso ondo egin nuelakoan nengoen” -ene bada-, baina hasiberri baten hutsa egin nuen, larrutik ordaintzen den horietakoa. Egoera horretan, Iñakik, ezin hobeto ezagutzen ninduenez, seihileko guztian bere irakasgaian gogotsu lan egin ostean, oso era berezian animatu ninduen eta askoz hobeto egin nezakeela konturatu nintzen. Eta halaxe izan zen: irailean aurkeztu nintzen eta azterketa ederto atera nuen. Iñaki erabat fidatu zen nirekin. Gaur egun, uste dut, programazioa oso gogoko badut, zati handi batean, berari esker dela.

Gogoratzen dut JAVA irakasgaiko proiektu bat. Asier Perallosek ematen zuen eta joko mamorrojale bat egin behar izan genuen. 105. gelako jendeak, bereziki Iker Gilek, proiektua zelan egituratu ulertzen lagundu zigun; ondo landu ondoren, aurkeztera gindoazen. Hura ustekabea aurkezpenean disketea hondatu zitzaigula konturatzean. Esku hutsik geunden, defentsari begira. Eskerrak Asier ulerkorra izan zen eta beranduago aurkezten utzi zigun! Lanbidera begirako ikaskizuna: Eraman beti material guztiaren kopia batzuk eta behar den bezala probatu ezer baino lehen.

 

Project Navigation

Iker Garaizabal

Ikasketak Gestioaren Inf. Ing. Tek. Bizilekua España

SAM (Software Asset Management) programaren arduraduna da Iberdrolarako maila Globalean. Softwarearen kontratuen eta lizentzien kudeaketa lideratzen du eraginkortasunez Iberdrola taldeko konpainia guztietan.

Hori egiteko, metodologia, estandar eta ITAM prozesuak jarraitzen dituzte, baita berariazko tresna bat ere, eta zabaltzeak aztertu eta optimizatzen dituzte eta kontratuak hobetzen laguntzen dute. Bestalde, garrantzi handikoa da prestakuntza eta lizentziamenduan laguntzea. Lizentziamendu ereduak oso konplexuak dira, fabrikatzaileek gehiago eta errepikakortasunez kobratzeko, eta, aldi berean, kontratu konplexuei edo konplexuagoei doaz lotuta. Teknikariak dira, ez legelariak, baina lizentziatzean eta hobekuntzan talde tekniko espezializatuak eratzea eta laguntzea funtsezkoa da. Eta prestakuntza hori pertsona batek lideratzen du maila globalean.

Ez zen ikasle ona izan unibertsitatean. Lehenengo ikasturtean, beste askok bezala, ez zuen unibertsitateko ikasketen etengabeko ahaleginaren beharra ikusi eta maila errepikatu behar izan zuen. Baina, bigarren mailan zegoela, Técnicas de Automatismo y Medida (TEAM), gaur egun INGETEAM enpresan praktikak egiten sartzea lortu zuen. Lau hilabeteko epe batekin hasi zen, muntatze fabrika bateko konponketen kudeaketarako sistema bat birdiseinatu behar baitzen. Ikaskide batzuen artean, Access datu basea bertan behera utzi zuten eta, ASPen oinarritutako web sistema batekin saiatu ondoren, .NET 1.0.-n oinarritutako aplikazio bat garatu zuten. Une hartan maitemindu zen industria prozesuez eta garapenaz eta .NET-en espezializatu zen eta horretan ziurtagiria atera zuen. Bekadun zenbait urtetako epea amaitu ondoren, langileen taldera pasatu zen eta konpainiarako zenbait aplikazio garatzen parte hartu zuen, baita SCADA sistemako (Operator OCS) modulu batzuetan ere (INGETEAM zen jabe). Geroago, 2007an, Iberdrola gurutzatu zen bere bidean eta INGETEAMeko giza eta profesional talde bikaina utzi eta IBERDROLAra aldaketa egitea erabaki zuen, irakasle ohi eta etorkizunean nagusi izango zuen José Antonio Arangurenekin. Hasieran, Mikroinformatikako erosketen eta lizentzien atalaz arduratu zen; baina José Antonioren laguntzari eta konpainiaren hazkuntzari esker, ziurtagiria atera eta lizentziamenduan espezializatu zen.

Informazioa

  • Arloa : Gestioaren Inf. Ing. Tek.
  • Promozioa : 2003
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Iberdrola