Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Maitasunez eta oroiminez gogoratzen ditut klaseak, ikaskideak, laborategiak, gauza interesgarriak ikastea, ondo pasatzea. Eta azterketetako estresa ere gogoratzen dut.
Bereziki, gogoan dut klase bat. Nahiko despistatuta egona nintzen mahaikidearekin. Klasea amaitzean, irakaslea hurbildu zitzaidan eta zorrotz esan zidan: “5 minutuz hitz egin nahi dut zurekin”.
Hitz ederrez esatearren, sekulako itolarria sartu zitzaidan. “Ederra egin dut”.
Harekin hitz egitean, esan zidan egun batzuk lehenago ikusi ninduela gauza batzuk laborategiko ikaskide bati azaltzen eta laborategiko bekadun izatea eskaini nahi zidala hurrengo urtean. Estutasunetik gogobetetasunera pasatu nintzen arin baino arinago.
Project Navigation