DEUSTO SISTEMASen sartu zen lanean, zenbait urtez PricewaterhouseCoopers – PwC aholkularitzan laneko ibilbideari hasiera eman ondoren, 1994an Buenos Aireseko Universidad del Salvadorren ikasketak amaitu aurretxoan, hain zuzen. Unibertsitate hori Jesusen Lagundiarena da, Deustukoa bezala. Ba, hantxe lortu zuen Informatikako lizentziatura.
PwCn lanean egon zen bitartean, era askotako hainbat proiektutan hartu zuen parte. Batez ere kontsultoretza/auditoretza informatikoan aritu zen, nazioarteko banku, aseguru konpainia, telekomunikazioen sektoreko enpresa eta automozioko enpresa garrantzitsuei zerbitzuak ematen; eta Sao Paulon (Brasil) eta Washington D.C. bezalako hirietan egonaldiak egin zituen.
Garai horretan ardurazko hainbat lanpostutan aritu zen, eta Global Risk Management Solution arloko kudeatzaile izatera heldu zen.
2001en amaieran ikasketak zabaltzea erabaki zuen eta graduondoko bat egin zuen Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean, Bilbon (ESIDE).
E-Business-eko Masterra amaitu ondoren, DEUSTO SISTEMAS S.A. enpresan hasi zen, enpresa sortzearekin batera. Harrezkero, hainbat proiektutan parte hartzen du era aktiboan eta bere enpresaren garrantzizko bezeroen (Iberdrola, IBM, CCASA, EHU, besteak beste) kontuen arduradun da.