Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Gauza asko, baina ez hainbeste klase jakin batzuetako gaiak; batez ere, ikaskideak eta lagun taldea ditut gogoan; orain ere han eta hemen enpresetan aurkitzen ditut. Pertsona horiekin lan egin dut nire laneko ibilbidean, bai bezero gisa, partner gisa edo lehiakide gisa.
Barneraino eragin zidaten irakasleak ere maitasun handiz gogoratzen ditut, ez bakarrik euren jakituriagatik, batez ere, euren izaeragatik baino. Euretarikoren bat joana dugu, Patxi Llaguno gogoangarria; baina oroitzapena oraindik barru-barruan dut. Egunero ez zuen fakultateko dekanoak etxera deitzen, alabaz zer iritzi zuen amari kontatzeko eta karrerako hirugarren mailan lana eskaintzeko.
Laburbilduz, klaseak gaur egun baino klasekide gehiagokoak zirenez, gogorapen batzuk nire ikaskideekin (baita GOTO Informatika komandorekin ere) eta nire irakasleekin lotuta datozkit.