Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Giro oso abegikorra lehenengo egunetik. Madrildik Bilbora etorri nintzen master ikasketak egiteko; eta irakasleek, ikaskideek eta unibertsitateak oro har oso ondo tratatu ninduten. Laster egin nituen lagunak eta bikain pasatzen genuen Bilbon, pintxoak jaten eta garagardoa edaten. Deigarria iruditu zitzaidan unibertsitatearen irakaskuntzako kalitatea, irakasleek ederto azaltzen zituzten gaiak eta ariketak, eta beti zeuden laguntzeko prest, edozein zalantza argitzeko. Horrek asko laguntzen zuen irakasgairik zailenak ulertzea. Harrigarri egin zitzaidan, halaber, irakasgaiak enpresek izan ditzaketen aplikazio errealetatik bideratzen zituztelako eta lanbideko etikarekiko konpromisoa zutelako. Horrek guztiak laguntzen zigun ulertzen zelako garrantzia zuten, eta ikasteko orduan motibatzen laguntzen ziguten.
Traturik handiena izan dudan irakasleen artean, Masterraren amaierako proiektuko tutorearen, Begoña García Zapirainen oroitzapen bikaina gordetzen dut . Biomedikuntza munduan sartzeko motibatu ninduen eta une oro lagundu zidan proiektuarekin, bai Estatu Batuetan (Louisville) eman nuen etapan, bai Deustuko Unibertsitateko e-BIZITZA ikertaldean. Talde horretako kide izan nintzen hilabete batzuetan.
Irribarrerik onenak Enpresen Zuzendaritzako klasean izan ziren, Álex Rayón Jerez irakaslearekin. Itzel pasatzen genuen, Álexek beti lortzen baitzuen ikasgaiak ikasle bakoitza zetorren hirietako pasadizoren batekin. Toki bakoitzean bizi izandako abenturak nostatzen zizkigun. Klaseak oso laburrak egiten zitzaizkigun eta erraz lortzen genuen gaiak ikastea.