Borja Sotomayor

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Unibertsitatean urte haiek emateko zoriona izan nuen garaiko jendea gogoratzen dut maitasunik handienaz. Ikaskide eta “105. gelako eta TiMeko web programazioko” bekadunekin tarte on ugari pasatu nituen; baita irakasleekin ere. Azken horien irakatsiak oraindik erabiltzen ditut gaur egun ere, eta inspirazio iturri izan ditut irakaskuntzako lanean. Berez, Bilbora bisitan natorren bakoitzean, saiatzen naiz ESIDE eraikinetik pasatzen haiek agurtzeko.

Project Navigation

Borja Sotomayor

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua Estados Unidos

Deustuko Ingeniaritza amaitutakoan, urtebete eman zuen Ingeniaritza Fakultateko irakasle. Ikasle izan zen azken urtean eta irakasle izan zen urte horretan, lankidetza informal bat ezarri zuen Chicagoko Unibertsitateko Ian Foster irakaslearen ikertaldearekin, Globus proiektuan laguntzeko (http://www.globus.org/). Chicagora egin zuen bisitaldietariko batean, Ian Fosterrek iradoki zion Chicagoko Unibertsitateko doktoregoko plaza batera aurkezteko. Aurkeztu zen eta eman egin zioten plaza hori; hortaz, 2004an, Chicagora joan zen eta 2010ean amaitu zuen doktoregoa. Bukatzean, unibertsitateko lecturer izateko kontratatu zuten eta, geroago, 2015ean, Senior Lecturer izendatu zuten.  Irakasle postu hori bereziki irakaskuntzara eta unibertsitateko lidergora dago bideratuta. Programazioko, konputazio sareen eta sistema banatuei buruzko klaseak emateaz gain, Master in Computer Science-ko zuzendari akademikoa ere bada.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2003
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : University of Chicago