Ana Montero

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Unibertsitatetik pasatu nintzeneko garaiaz, gogoan dut orain adiskiderik handienak ditudanak ezagutu izana eta Kalkulu Zentroan eman nituen orduak, bekadun nintzela, ordenagailuak konpontzen edo SQLko praktiketan laguntzen.

Gogoan dut, halaber, karrerako urteak aurrera joan ahala, Guggenheim Museoa eraikitzen ari zirela gure aurrean, itsasadarraren beste aldean.

Project Navigation

Ana Montero

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Ikasketa mailan, Deustuko Unibertsitateko Informatikako Ingeniari graduatu eta uda batzuk ingelesa hobetzen atzerrian emateaz gain, Enpresa Institutuan Informazioaren Teknologia Sistemei eta Zuzendaritzari buruzko masterra egin zuen. Lanbideari dagokionez, karrera profesionaleko azken 19 urteetan informazio sistemen definizio, diseinu, garapen eta euskarriei ekin die. Microsoften hasi zen 2006. urtean, Exchangeko euskarri teknikoko taldeko arduradun, eta euskarri taldeak hainbat teknologia eta herrialdetan kudeatzera pasatu zen gero. Gaur egun, euskarri teknikoko 350 ingeniariko talde bat lideratzen du, Espainia, Italia, Portugal eta Errumanian. Aurretik, eta 8 urtez, Adecco, IECISA eta Tecsidel-eko informatika sailetan hainbat lanpostu izan zituen: programatzaile, kontsultore eta proiektuen buru. ERPak garatu eta ezartzen espezializatu zen, baita Giza Baliabide, Banku eta Segurtasun Informatikoko arloekin zerikusia duten enpresentzako neurriak garatzen ere. Bilbon eta Mungian jaio eta hazi bazen ere, hainbat eta hainbat europar hiritan bizi izan da: Bartzelona, Madril, Oslo, Milan, Paris, Bukarest eta Lisboan, besteak beste.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 1998
  • Nire lantokia : Microsoft