Álvaro Ríos

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Harrotasuna eta zoriontasuna. Deustuko Unibertsitateak badu ezaugarri bat: ikasle bakoitza familia handi bateko kide da. Erraza dirudi lortzea, baina ez da hala.
Iraupeneko karrera honetan hasten zarenetik, beti duzu pertsona talde bat zure
prestakuntza eta garapena bermatzen duena.
Gogoan ditut klase batetik besterako atsedenaldi labur horiek. Pasabidea topagune bihurtzen zen, irakasle eta lagunekin gure eguneroko kontuez hitz egiteko. Une latzak ere egon ziren urte haietan: azterketa aurreko urduritasuna, lorik egin gabeko gauak. Baina azkenean ahaleginak saria izaten zuen.
Badago esaldi bat oso gogoan dudana eta gaur egun ere errepikatzen dudana:
“zorroztasuna eta sakontasuna argudioetan” (Etika). Lanaren kalitatea oso lotuta dago esaldi horrekin. Hortaz, egunerokoan ahalik eta presenteen izaten saiatu behar da, bai maila profesionalean eta bai pertsonalean.

Project Navigation

Álvaro Ríos

Ikasketak Indus. Tecnol. Ingenieritza Bizilekua España

Unibertsitate garaian, ikasketak eta lana bateratzearen aldeko apustua egin zuen, bi helbururekin: alde batetik, bere ikasketetako ezagutzak jasotzeko; eta, bestetik,
lanbideko munduko eskakizunetara ahalik eta lasterren egokitzeko.
Arropa denda batean urtebetez saltzaile lan egin ondoren, unibertsitateko praktikak industria petrokimikoko mantentze lanetan ziharduen konpainia baten merkataritza sailean egin zituen. Konpainia horrek bulegoan eta kanpoan lan egiteko aukera eman zion 3 urtez eta hainbat postutatik pasatu zen: obrako buru eta mantentze lanetako ikuskatzaile (kontrata batean), Petronorren birfindegian, besteak beste.

Aldaketa bat izan eta lanbidean hazten jarraitzeko beharra sentiturik, bere hiritik irten zen beste proiektu baten bila. Egungo bere enpresan hasi zen lantegiko EHS
(Environment, Health & Safety) arloko arduradun eta, gaur egun, bertako ekoizpena planifikatzen du.

Bere egungo lana funtsezkoa da lantegian. Erabakiak hartzeko orduan, ardura,
antolaketa eta malgutasun handia eskatzen duen lana da. Produkzio antolatzaile
zenez, lehengaien stock-a kudeatu behar du eta produkzio kateko eskaera guztien
betearazpena planifikatu ere bai, onduladore arlotik hasi eta konbertsio ildoetara.
Ekoizpen prozesuaren oso irudi zehatza eta osoa ematen du lan honek, eta hori edozein ingeniarirentzat da asegarri.
Laneko industria inguruan, egunero gertatzen dira egoera bereziak, albo-ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen irtenbide arinak bilatzera behartzen zaituztenak, gainerako ekoizpen prozesuari eragin ez diezaioten. Ingeniari naizenez, ohituta dago prozedura oso definituz beteko laneko metodologia erabiltzen. Erronka handia da erabakiak hartzeko orduan malgutasun eta sendotasun handia eskatzen duten lanbideko egoerei aurre egitea.
Unibertsitateko irakaskuntzako metodologiak ezaupide teknikoak ez ezik, lanbidean oso beharrezko diren gaitasun eta jarreretan ere trebatzen zaitu. Metodologia hori arrakastarako bermea da, honelako lanpostu batera egokitzeko eta bertan jarduteko orduan.

Informazioa

  • Arloa : Indus. Tecnol. Ingenieritza
  • Promozioa : 2014
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : International Paper