Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak
Esperientzia bikaina izan zen. Asko gozatu nuen Deustuko unibertsitate garaian. Gainera, Erasmus programak Bath-eko Unibertsitatera (Erresuma Batura) joateko aukera eman zidan eta esperientzia aberasgarria bizitzekoa.
Pasadizo bat kontatuko dizuet. Ni ESIDEko ikaslea nintzen eta, noizean behin, La Comercialeko liburutegi zaharrera joaten nintzen. Sekula ez nuen sartzeko inolako arazorik izan. Egun batean, sartzean, La Comercialeko ikaslea nintzen galdetu zidaten. Ezetz erantzutean, irteteko gonbidapena egin zidaten. Azterketa garaia zen eta ez zegoen leku askorik, baina grabatuta geratu zait “gonbidapen” hori. Uste dut txandalean joateak markatu zuela aldea eta erakutsi ziela ez nintzela La Comercialeko ikaslea, jeje.
Project Navigation