Hautagaitzak

Hautagaitzak

Nor izan daiteke proUD?

Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituztenak izan daitezke, beti ere Deustuko Unibertsitateak luzatutako titulua izanez gero:

– Lizentziatura, diplomatura, gradua, masterra edo doktoregoa egin duten tituludunak.
– Gutxienez 30 ECTSren balioko edo pareko titulu propioak edo etengabeko prestakuntzako programak egin dituztenak.

proUD osatzen duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte: (a) zigor-aurrekaririk ez izatea, eta (b) kargu publikoak edo administraziokoak edo zuzendaritzakoak betetzeko gaitasungabeturik ez egotea.
Azken batean, aitorpen hori duen pertsonak lagundu egingo dio Deustuko Unibertsitateari gizartearekin duen misioa betetzen.

 

Proposatutako hautagaitzaren balioespena

Balioespen eta jarraipeneko batzordea Komunikazioko Kabineteak, Deusto Alumnik eta hautagaiak egindako titulazioari dagokion fakultateko dekanoak (edo horrek izendatutako ordezkari batek) osatuko dute.
Hautagaiaren ibilbidea aintzat hartuko da eta hautagaia desegokia izendatzeko modua egongo da.

 

proUD-n baja izateko arrazoiak

proUD izateko, pertsona bakoitzak bere parte hartzea balioespen eta jarraipeneko batzordearen esku jarri beharko du, baldin eta Deustuko Unibertsitatearen ospeari eta izen onari kalte egin diezaiokeen gertaera edo inguruabarretan nahasirik badago. Gertaera edo inguruabar horiek ezagunak edo publikoak badira, balioespen eta jarraipen batzordeak proUD pertsonaren izendapena atzera bota dezake.
Borondatez uko egitea. Kasu horretan, idazki bat bidali beharko da borondate hori adieraziz alumni@deusto.es helbidera.

Lanbideko ibilbideagatik proUD izan daitekeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, bidal iezaguzu inprimaki hau haren datuekin: