Verónica Santos

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Ezin izango dut inoiz ahaztu unibertsitateko lehenengo eguna. Urduritasuna metroan egin nuen bidaian, eta egun horretatik aurrera zer gertatuko ote zitzaidan, ziurgabetasuna. Baina Deustun eman dudan denboraldia bizitzan izan dudan onenetarikoa izan da. Nire bokazioa zein zen ohartzen lagundu zidan, benetan gustuko nuen horretan aritzeko, eta aukera eman dit jendea ezagutzeko, beti bihotzean eramango dudan jendea.

Garai horretan, gogoan dut goizean goiz jaikitzea, gaueko ordu txikietara arte azken lan hura egiten ibiltzea eta azterketa aurreko larrialdiak. Baina goizean goiz jaikitzeari goiz erdiko cookie-an pentsatuta errazago aurre egiten genion, eta gau luzeak eramangarriagoak ziren Mónica atsedenaldirako han egongo zela jakinda. Hori bai, azterketa aurreko urduritasuna ez zegoen zelan lasaitu, urteak aurrera egin arren ere.

Azken batean, Deustuko Unibertsitatea prestakuntza, lanbiderako bidea eta ni neu garatzeko tokia izan da.

Project Navigation

Verónica Santos

Ikasketak EAZ+Indus.Teknol. Ingeniaritza Bizilekua España

Lan munduarekin 2015ean izan zuen lehen harremana, Serígrafía Arcosán enpresan, graduko laugarren urteko praktikaldian. Jasoa zuen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako prestakuntzarekin egon behar zuten lotuta praktikek. Marketina jorratzea erabaki zuen, interesik handien sortzen zion arloa zelako. Horrela, Community Manager lana bete zuen, Internet bidez konpainiaren produktuak merkaturatzeko lineako estrategia garatu eta ezartzeko.

Hurrengo urtean, ikerketako laguntzaile hasi zen Deustuko Unibertsitateko I + G sailean, gradu amaierako proiektua egiteko. Urte hura erabakigarria izan zen lanbideko karrera bideratzeko eta zein zen bere bokazioa konturatzeko mekanika arloko programazioa. Izan ere, bederatzi hilabete eman zituen Matlab oinarriko interfaze grafiko bat garatzen barne-errekuntzako motorren tortsio dardarak aztertzeko.

2016aren amaieran arlo horretako prestakuntzan sakontzea erabaki zuen, Unibertsitateak eskaintzen zuen Industria Ingeniaritzako Masterraren bidez. Horretan zebilela sortu zitzaion Automotive Intelligence Center (AIC) Fundazioaren Unitate Teknikoan sartzeko, 2017ko martxoan, eta masterraren amaierako proiektua egiteko. Proiektua, presurizatutako bi tutuko motelgailu baten eredu dinamikodun gidatzeko simulatzaile bat garatu, balidatu eta integratzera bideratutakoa, masterraren amaierako industria arloko proiekturik onena izan da eta aitorpena eman dio Caja Ingenieros Fundazioak.

Gaur egun, AICren simulatzaile birtualen sailean jarraitzen du, automozioaren sektoreak aurrean dituen erronketatik ikasten, dinamika, elektrifikazio eta gidatze autonomoan. Enpresan eman duen tarte horretan konturatu da sektoreak ikerketa egiteko ahalmen handia duela. Hori dela eta, Informazioaren Gizarterako eta Garapen Jasangarrirako Ingeniaritzako doktorego programan sartzea erabaki du, bere ezagutzekin halako industria potoloan ekarpena egiteko.

Informazioa

  • Arloa : EAZ+Indus.Teknol. Ingeniaritza
  • Promozioa : 2016
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Fundación Automotive Intelligence Center (AIC)