Ventura Morcillo

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Esan ohi da une onei buruz baino ez garela gogoratzen eta albo batera uzten ditugula txarrak; ba, egia esan, unibertsitateko urteak ondo gogoratzen ditut. Oroitzapen onak baino ez ditut, eta azterketetako tentsioa; baina hori lanaren atal bat da. Hala eta guztiz ere, izan nuen onena ikaskide ohien taldea izan zen, 25 urte geroago ere mantentzen dudana: “La Peña Inklita”. Urtero elkartzen gara, elkar ikusi eta antzinako garaiez gogoratzeko. Une on horietakoren bat ahazten ari bazaigu, une ezin hobea da berriro gogora ekarri eta barrealdi bat egiteko.

Project Navigation

Ventura Morcillo

Ikasketak Informatika Bizilekua Arabia Saudí

1993ko ekainean lizentziatu zen. Garai hartan krisi ekonomikoa bizi zen Espainian, ez 2008koa bezain gogorra, baina lan merkatuan eragin nabarmena zuen. Hala ere, pare bat elkarrizketa izan zituen 93ko udazken-neguan. Baina ez zuen zorterik izan urtarrilera arte. Fundación Empresa Pública-tik dei egin zioten eta beka bat lortu zuen Madrilen Ingeniaritza batean lan egiteko. Orduan hasi zen dena. 17 urte baino gehiagoan egon zen enpresa horretan, eta pixkanaka ITen buru izatera heldu zen. Postu horretan egon zen 8 urtez, giza baliabide, eraikuntza eta plangintzan. 2011n konpainiatik irten eta Saudi Arabiako diasporaldiari eman zion hasiera, lehenengo tokiko eraikuntza enpresa batean eta, gero, FCCn, Riyadh-eko metroa eraikitzen, 2019an proiektua amaitu arte.

Informazioa

  • Arloa : Informatika
  • Promozioa : 1993
  • Nire lantokia : FCC
  • Egungo lana : IT kudeaketa operatiboa eraikuntzako megraproiektuetarako