Rocío Muñoz

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Klaseko oroitzapenen artean, Charo de Godos-ez gogoratzen naiz gehien, haren izaera bikainaz eta programazioko ariketez. Begizta batek 10 bira ematen bazituen, hark ere 10 bira ematen zituen, eta arnasoska amaitzen zuen.

Gogoratzen dut zenbat kostatzen zitzaizkidan Estatistikako klaseak Simeónekin eta hark botatzen zituen esaldi mitikoak: “Menos mariconeo de pantalla y más estadística”.

Gogoan dut Josukaren klase bat, konpilatzaileen inguruan: eskola magistral bat eman zigun infinituaz eta Aleph zenbakiaz.

Tim-en praktikak ditut gogoan, eta zenbat lan egin genuen laburmetraian.

ESIDEko astea itzela zen: giza Tetrisa, word-a itsu-itsuka, programazio ofuskatuko lehiaketa, etab.

Ikaskide guztiez gogoratzen naiz. Batek urteak betetzen zituenean, Unibertsitate osoa betetzen genuen paperez, Billy Pool-en geratzen ginen klase ondoan.

Project Navigation

Rocío Muñoz

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Karrerako azken urteak markatu zuen bere laneko ibilbidea.

Alde batetik, enpresa praktikak egitea erabaki zuen. Planteatu zitzaizkion 2 teknologien artean (.Net edo Java), Java aukeratu zuen eta horrek baldintzatu egin zuen bidea. Gaur ere bide horretan dihardu.

Bestalde, karrera amaierako proiektuak ate ugari zabaldu zizkion (“Lazarox, Mozilla Firefox nabigatzailean pantaila irakurle bat integratzea”). Treelogic enpresaren espiritu berritzailearen saria jaso zuen.

Javier Oliverrek (proiektuaren zuzendariak) AMADISera aurkeztera animatu zuen, Iruñeko irisgarritasuneko biltzar batera, proiektua Unibertsitatean aurkeztu baino hilabete batzuk lehenago.

Gainera, Kantabriako Emakume Digitalaren sarirako bereizgarri izan zen: urte batzuk geroago eman zioten saria.

2009ko irailean amaitu zuen karrera eta Zylk-en (Erandion) hasi zen lanean, Java inguruko proiektuetan, Alfresco bezalako dokumentuen kudeatzaileetan eta software librean.

Urtebete beranduago, hiriz aldatzea erabaki zuen eta lanbideko esperientzia berriak probatzea. Halaxe hasi zen Indran lanean (Madrilen), finantza sektorearen barruan.

Hilabete batzuk geroago, Bilbon eta Madrilen esperientzia izanda, CIC-en lortu zuen lanpostu bat (Santanderren) eta finantza sektoretik elektrikora pasatu zen. Harrezkero (2011), Java inguruetan, web eta datuen batch prozesamenduetan ari da sektore elektrikoan.

Kantabrian eman dituen 7 urteotan eta laneko zereginekin batera, ikasten, prestatzen eta bere ezagutzen ekarpena Kantabrian egiten jarraitu du.

2012an, Yuzz Cantabria-ren 2. edizioko (orain Explorer du izena) partaide izan zen. Ikasi eta ekintzaile eta profesional handiekin harremanetan egon zen. Haien esperientziak eguneroko lanean aplikatzen saiatzen zen.

2013an, SantanderCityBrain-en hartu zuen parte, herritarren partaidetza plataforma batean, Santander hiria hobetzeko ideia teknologikoak biltzeko, SmartCities delakoaren barruan. Lehenengo 3 sariak jaso zituen. Lehenengo saria jaso zuena itsuentzako errealitate areagotuan oinarritutako ideia bat izan zen, bigarren saria jaso zuena hondartzen egoerari buruzko informazioko app bat izan zen; eta, hirugarrena, hondakinen kudeaketarako app bat izan zen.

2015etik, Kantabriako 2 komunitate teknologikorekin dihardu aktiboki lanean (CodersCantabria eta CantabriaTic-ekin).

CantabriaTic-en UCTechPro jardunaldiak eratu dituzte, Kantabriako Unibertsitatearekin batera, eta urtero lortzen dute eskualdeko profesional, ekintzaile eta ikasleak biltzea. Aurreko edizioetan parte hartu du hitzaldiren bat ematen.

CodersCantabria komunitate teknologiko irekia da, denentzako zabalik dagoena, eta antolaketa arloan laguntzen du. Hilaren lehenengo ostiraletan elkartzen dira, hitzaldi eta tailerren inguruan, aspaldiko 2 urteetan. Ahalegin handiz lortu dute komunitate bat sortzea, hilean-hilean elkartu, ikasi eta ezagutzen ekarpena egiteko.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2009
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : CIC Consulting Informático
  • Egungo lana : Java proiektuetan egiten dut lan, Viesgo Distribución Eléctrica-rako