Milena Montesinos

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Unibertsitateko lehenengo lana “Kalkulu Zentroko” monitore izan zen. Astean ordu batzuk eman behar izaten genituen han, denak ondo funtzionatzen zuela ziurtatzeko. Aitzakia ezin hobea (eta ordaindua) zen denbora atera eta lanak egiteko eta beste ikasle batzuekin hitz egiteko.

Etapa ezin hobea izan zen, ardura “errealik” gabea. Bizi kalitate hobezina izan nuen, hiri paregabe batean, buru argi eta geldiezinez inguraturik, eta bertako baliabideek prestatu eta etorkizunean nire langai izan diren arloak aztertu ahal izan nituen.

Project Navigation

Milena Montesinos

Ikasketak EAZ+ Gestioaren Inf. Ing. Tek. Bizilekua Estados Unidos

Deustuko Unibertsitatean Informatikan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatu ondoren, McKinsey-n sartu zen, Negozioaren analista lanetan. Sinatu eta bi urtetara, eszedentzia eskatu zuen Pixable-ra joateko, New Yorkera; Pixable-ren (Iñaki Berenguer espainiarrak sortutako aplikazio bat) produktuaren zuzendari lanetan aritu zen.

Horren ondoren, MBA (Master in Business Administration) bat egitea erabaki zuen Standfordeko Unibertsitatean. Sandforden egin zuen egotaldian, Mindly jarri zuen abian, eskaeraren araberako lineako plataforma bat, etxean laguntza psikologikoa emateko. Proiektua ez zen aurrera atera, baina ez da damutzen saiatu izanaz. Standforden graduatu ondoren, Uber-era biltzea erabaki zuen.

Informazioa

  • Arloa : EAZ+ Gestioaren Inf. Ing. Tek.
  • Promozioa : 2011
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Uber Technologies