Leyre Olavarría

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Neure lankideei, irakasleei, giroari, ikasgelei, laborategiei, …

Gogoratzen dut apunteak zoro baten moduan hartzen nituela, gogoratzen dut korrika ibiltzen nintzela praktikak sasoiz entregatzeko, gogoratzen dut Erasmus egin nuen garaia, gogoratzen dut azterketa aurreko urduritasuna eta iragarki taulan notak bilatzean nuen urduritasuna…

Gauza asko gogoratzen ditut eta guztiak maitasun handiz! Urte zoragarriak izan ziren!

Project Navigation

Leyre Olavarría

Ikasketak Industria Antolaketako Ing. Bizilekua España

Bere karrera profesionala Frantzian hasi zuen, kosmetikaren sektorean (WELLA) logistika sailean.

Berehala aldatu zuen norabidea eta SEATeko I+G arlora joan zen 2003an, produktuen kostea doitzeko analista modura eta lehiakortasunaren analista. 2009an, Sail elektriko eta elektronikora pasatu zen, HMI (Human Machine Interface) taldeko arduradun modura, gaur egun UX (User Experience) izena du sailak.

2012tik gerentea da Infotainment eta Auto Konektatuaren sailean. Bere erantzukizun nagusia da konektibotasun estrategia definitzea SEAT markako modelo guztietarako.

Industria Antolaketako Ingeniaritzako lizentziatura Deuston egiteaz gain, Automozioko graduondokoa egin du UPC-n eta, goi-zuzendaritzako emakumeentzako Programa Exekutiboa ESADEn.

Informazioa

  • Arloa : Industria Antolaketako Ing.
  • Promozioa : 2002
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Seat
  • Egungo lana : Area Gerentea