José Antonio Arroba

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Maitazarrez gogoratzen dut Informatikako ikasle garaia. Zein ikasketa egin aukeratu behar izan nuenean, 1995ean edo, txikitan esana betetzeko, Arkitekturako goi ikasketak hasi nituen. Baina aukera hark ez zuen funtzionatu. Bi urte beranduago heldu nintzen Informatikako Ingeniaritzako ikasketetara: hormigoizko eta altzairuzko arkitekturaren lekuan, zeroen eta baten arkitektura aukeratu nuen. Ordenagailuak ezagutzen hasita nengoen eta Internet txinoa zen niretzat; baina bihozkada bat izan nuen: hobeto moldatuko nintzela ikasketa haiekin. Aurreko behaztopoaren ondoren, zalantza ugarirekin hasi nintzen; baina urtean-urtean konturatu nintzen huraxe zela nire bokazioa. Lehenengo irakasgaietako emaitzak izan ziren motibazioaren eragile hurrengoetarako, eta ezin hobeto bukatu zen sorgin-gurpil hura. Gogoan dut inbestidurako adierazpena egiteko ohorea izan nuela, diplomak emateko ekitaldian; edo karrera amaierako proiektua Paúl Menéndez beka-lagunarekin egin nuela, Unibertsitateko webeko edukiak kudeatzeko moduaz. Berriki jakin ahal izan dut proiektu hori erabili izan dela hamabost urtez. Unibertsitateko historia hobetzeko lezio bat izan zen. Orduan ikasi nuen, bokazioa eta motibazioa lotuz gero, lortu dezakezuna ikaragarria izan daitekeela.

Project Navigation

José Antonio Arroba

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Ingeniaritza batean egiten dut lan, Captor izeneko datuak atzemateko software bat garatzen (MES), industria enpresen digitalizaziorako, 4.0 industriarako bidean. Lantalde bikain bateko kidea naiz: esperientzia handiko taldea da, oso motibatua eta gauzak ikasten jarraitzeko eta beti apur bat hobetzeko gogo izugarria duena.

Unibertsitatean, Softwarearen Ingeniaritzan lan egiteko ideia proposatu zidaten, enpresa eta taldeei laguntzea jardunbiderik hoberenak garatzeko softwarearen garapenean. Unibertsitateko web sailean urtebete baino gehiago beka batekin eman ondoren (ikasten eta lanean), lehenengo urteetan, Software Bizkaia Solutions, NTS Mobile eta Gizerbitek enpresentzat neurrira egindako proiektuak garatzen aritu nintzen. Hiru urteko lehenengo etapa horren ondoren, softwareko produktuak garatzen egin nuen lan. Epe luzeagorako zirenez, framework-ak eta metodologia arinen erabileran gehiago sakondu nuen. Dedikazio horrekin, zazpi urte eman ditut Ibermátican, bertako ERParen bertsio berria –RPS izenekoa– zerotik garatzen, eta orain bost urte daramatzat Sisteplanten, Captor izeneko MES sistemarekin.

Hamabost urte baino gehiago daramat softwarea garatzen, baina ez diot ikasteari utzi: ziurtagiriak, Big Data eta Business Intelligence Programa berriro Unibertsitatean, etab. Ikasketak amaitzean, banekien birziklatze teknikoa etengabea izango zela lanbidean, baina orain badakit lanbideko esparru txiki bat baino ez dela. Denborak ematen duen ikuspetitik, hainbat enpresatan, hainbat pertsonarekin eta hainbat herrialdetan lan eginda, badakit, teknologiaren eta ezagutzen gainetik, zintzotasunez, gardentasunez, errespetuz eta entzuteko eta ikasteko gogoz jardutea askoz baliagarriagoa izan zaidala proiektu berrietan arrakastaz sartzeko. Hortik aurrerakoa ondorioa baino ez da, Unibertsitatean ikasten nuenean bezalaxe.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2002
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Sisteplan
  • Egungo lana : Software 4.0 - Analista eta Garatzailea