Javier Gárate

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

30 urte baino gehiagoan nire lanbidea markatu duen prestakuntza jasotzeaz gain, adiskideak egin nituen eta oraindik harreman pertsonal eta batzuetan profesionala ere badut haiekin. Onartu behar dut benetan ondo pasatu nuela eta oraindik ere komentarioak eta barre algarak eragiten dituzten anekdotak bizi izan nituela. Ikaskideen arteko harremanak bikainak ziren, baina irakasleak ere ez ziren gutxiagorako. Fakultatean lan egiten zuten gainerakoekin ere halaxe zen.  Azken batean, gure Fakultaté-ko (hala esaten genion) urteetako esperientziaz dudan oroitzapena zoragarria da.

Project Navigation

Javier Garate

Ikasketak Informatika Bizilekua España

Programatzaile lanetan hasi zen CEINSAn, lizentziatu baino hilabete batzuk lehenago. Garai hartan, karrerak oso arin egiten ziren, beharrizana handia zen eta. Eta hala, urte gutxiren buruan heldu zen Proiektuen buru eta kontu batzuen arduradun kategoria izatera. 96. urtean enpresaz aldatu zen, orduan CONINFAL zenera (gero PROFIT Euskadi izatera pasatu zen eta orain Sopra dela uste du). Kontu kudeatzaile gisa sartu zen. 4 urte eman zituen enpresan eta urteotan hirukoiztu egin zituzten fakturazioa eta enplegatuen kopurua. 2000ko urrian, IMQra etortzeko aukera sortu zitzaion eta hemen jarraitzen du ordutik hona. Lan zoragarria izan da eta harro dago enpresa enblematiko baten eraldaketa prozesu garrantzizkoan parte hartu izanaz.

Informazioa

  • Arloa : Informatika
  • Promozioa : 1986
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Igualatorio Médico Quirúrgico
  • Egungo lana : Antolaketa eta sistemen zuzendaria