Iraide Ruiz

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Gauza asko! Deustu nire etxea izan da urte askotan, ingeniaritza eta masterra ikasi eta ikertzaile garaian egon nintzenean. Atzo izan zela ematen du ESIDEko korridoreetatik nenbilela, eskailerak gora eta behera, klasetik laborategietara. Lehenengo mailako egun luzeak gogoratzen ditut: eskolak goizez genituen, hanburgesa bat Plazan hartu eta elektronikako praktikak geneuzkan arratsaldez nire ikaskide eta adiskide min Evak eta biok. Zalantzarik gabe, garairik zoriontsuena izan da. Han ezagutu nituen bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak, nire senar Xabi eta nire “Chinas” “adiskide minak”. Eta akademikoki eta pertsona moduan ere prestatu nintzen, bizitzak bidean jartzen dizkigun lanbideko erronkei aurre egiteko. Gaur, ez nintzateke naizena izango DUtik pasatu izan ez banintz.

Project Navigation

Iraide Ruiz

Ikasketak Telekomunikazioko Ing. Bizilekua Erresuma Batua

2008ko krisiaren erdian graduatuta hasi nintzen lanean. Lehenengo esperientzia beka bat izan zen sistema txertatuen ingeniari lanean. Ez nuen neure burua gauzatua ikusi lanean eta DUra itzultzea erabaki nuen ikasketetan sakontzeko, DeustoTechen ikertzaile elkartu gisa laguntzen nuen bitartean. Hiru urte eder eman nituen han, berriro ere “kanpora” joateko harrak kosk egin eta Erresuma Batuan saiatzea erabaki arte.

Ciscon hasi nintzen, sistema txertatuen garatzaile lanetan. Lan desafiatzailea zen, baina ez espero nuen bezain sortzailea. Asko ikasi nuen, baina bi urteren ondoren, txiki geratu zitzaidan eta web garapenean saiatzea erabaki nuen. Orduan, full-stack developer lanean bat egin nuen gaming-eko startup txiki batean, Covent Gardenen. Startup-en kontuak: beti ez da proiektua aurrera ateratzen. Urtebete geroago lana berriro aldatu nuen. Egonkortasun handiagoa lortu nahian, enpresa handietara itzuli nintzen, kirol apustuen mundura, oraingoan. 5 urte eman nituen Paddy Power Betfair-en backend ekipoetan lanean, trantsakzionalitate handiko sistema banatuetan. Enpresa horretan senior backend developer izatetik engineer manager izatera pasatu nintzen. Erantzukizun handiagoko postua ez ezik, aldaketak negozio arloaren ikuspegi zabalagoa eman zidan, aurrekontuena, proiektuen koordinazioarena eta erabaki estrategikoak hartzearena.

Garatzaile lanetan eta inguru akademikotik kanpo eman nituen lehenengo urte haietan konturatu nintzen zeregin handia zegoela enpresa kultura aldatzeko eta inklusiboago bihurtzeko. Mundu berdinzaleagoa lortzeko aldaketak sustraitik egin behar direla jakin arren, nire esku zegoena aldatzea erabaki nuen. Horregatik sartu nintzen, buru-belarri, emakume eta teknologia arloetan. Konpainiako emakume garatzaileen lehenengo zirkulua sortu nuen, hitzaldiak eskaintzen hasi nintzen meetup-etan hainbat gairen inguruan eta lanbideko lehenengo urratsetan dauden emakumeen aholkulari izan naiz graduatu nintzenean jakin nahi izango nituzkeenak partekatzen. Eta zaletasun berri horrek zabaldu dizkit oraingo lanpostuko ateak. Joan den udan iruzurtiaren sindromearen inguruko hitzaldi bat eman nuen meetup batean, finance enpresa batean, Londreseko City-aren bihotzean. Eta ustekabean, hitzaldia amaitzean, entzuleen artean adi-adi egon zen bat hurbildu zitzaidan; enpresako teknologia burua zela esan zidan eta hau erantsi zuen: “izugarri gustatu zait zure solasaldia eta zoragarria izango litzateke zuk gurekin lan egitea eta zuk zeuk definitzea zure hurrengo erronka. Eta aparteko ahalegin horren ondorioz, entzuleen aurrean jarri eta nire ziurtasun faltak gainditzeari esker, IGren aniztasuneko ekimenak mundu mailan lideratzeko erantzukizun handia dut, manager tekniko gisa hazten jarraitzearekin batera.

Informazioa

  • Arloa : Telekomunikazioko Ing.
  • Promozioa : 2008
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : IG Index