Iñigo Robredo

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Oroitzapen asko eta onak dira Unibertsitateko garaiaz; baina, batez ere, pertsonak gogoratzen ditut: Ikaskideak eta irakasle guztiak. Denen artean inokulatu zuten nigan teknologiengatiko zaletasunaren “birusa”, prozesuak eta gauzak eraginkortasun handiagoz egiteko birpentsatzekoa, hartara irudikatu ere egiten ez genituen helmugak iristeko.

Baita unibertsitatearen inguruko aisialdiak ere. Beti zegoen tarte bat kiroletarako eta jairen bat edo beste ospatzeko azterketen amaieran.

Gainera, Unibertsitateko bigarren urrats honetan, ikusi dut zein aberasgarria eta interesgarria izan daitekeen parte hartu dudan proiektu bakoitzean ikusitako esperientzien berri ematea adimendun hirien eta datuen analisiaren esparruetan.

Project Navigation

Iñigo Robredo

Ikasketak Infor. Ingenieritza + BIG DATA Bizilekua España

Bilbok izan duen hirigintza arloko eraldaketa ikusgarriaren ondoren, hiriak aurrera jarraitzen du inbertitzaileentzat gero eta erakargarriago, bizitzeko atseginago, kohesionatuago, konprometituago, zerbitzuen kalitate handiagoa izaten, ingurumena gehiago errespetatzen, solidarioago, eraginkorrago izaten. Udal teknikariei laguntzeko pribilejioa du, prozesuak birpentsatzeko teknologia eta datuen gero eta analitika gehiago aplikatuz, hartara helmuga, lorpen eta helburu berriak lortzeko.

2000n ikasketak amaitu ondoren, Madrilen izan da 4 urtez lanean. Soluziona taldearen barruan, softwarea garatzen lehenengo urratsak egin zituen, betiere web teknologiei loturik. Euskadira itzuli eta, Vodafonen (Zamudion) denbora labur batez egon ondoren, udal kudeaketari oso loturik dauden proiektuak garatzen hasi da. Gasteizeko Udalaren Hiritarrentzako Arretarako Plan Estrategiko bat definitu du Ridardo Devisekin batera. Horrek lagundu dio erakunde publikoen zirrikituak ezagutzen, eta harrezkero horri loturik dihardu. 2010ean BilbaoTIK-en sartu zen (lehengo CIMUBISAn), eta geroztik bere aletxo teknologikoa jartzen dihardu, Bilbo oraindik ere hiri hobea izan dadin.

Informazioa

  • Arloa : Infor. Ingenieritza + BIG DATA
  • Promozioa : 2000.2017
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : BilbaoTIK