Iker Jamardo

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Aparteko maitasunez dut gogoan ikasle eta irakasle garaiko Esideko Astea, urteroko ekitaldia, unibertsitatea beste era batera ikusteko modua ematen zizuna, era entretenigarrian ikastea eta klaustroaren eta ikasleen arteko espazio berezi hori gozatzea, ingeniaritzako hainbat eta hainbat jarduera eginez. Edizioetariko batean, sariak emateko ekitaldia aurkeztu behar izan nuen eta oraindik ere gogoratzen dut barreari eutsi ezinik egon nintzela, irakasleetariko bat telebistan garai hartan oso ezaguna zen iragarki baten parodian sartzen zuen sketch bat aurkeztu behar izan nuenean. Barrea kutsatu egin zen eta ekitaldian zegoen jende guztiak ederto batean pasatu zuen.

Deustun izan nintzeneko oroitzapen zoragarriak ditut. Ikaskideekin sortutako adiskidantza, bekadun izan nintzen garaia, unibertsitate giroko jaiak eta ordenagailu bidezko grafikoei buruzko nire proiektuak, Kalkulu Zentroan beste ikasle birekin garatu nituenak. Nire kasuan, 11 urtez irakasle eta ikertzaile izanik, gortinaren atzean zer dagoen ere ezagutu nuen: Unibertsitateak dituen profesional bikainak, curriculumetik kanpo eskaintzen diren jarduerak.

Project Navigation

Iker Jamardo

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua Estados Unidos

Karrera amaitu bezain laster hasi zen lanean bideojokoen sektorean, Bilbon, garatzaile lanetan. 2 urteren ondoren itzuli zen Deustuko Unibertsitatera, eskolak ematera, batez ere, programazioarekin lotutako gaietan, ESIDEko Softwarearen Ingeniaritzako sailean. Aldi berean, ikerketa proiektuen inguruan interesatzen hasi zen, eta Errealitate Birtualeko, Errealitate Areagotuko, Multimediako eta irisgarritasuneko arloak zuzentzen aritu zen, besteak beste. Saileko aukera askeko irakasgaien eta Microsoft.NET Teknologien Masterreko koordinatzaile ere izan zen. 10 hilabeteko egotaldia egin zuen Atlantako Georgia Tech Georgiako institutu teknologikoan, AEBn, 2007an, eta Ideateca/Ludei-ko ingeniari buru hasi zen lan egiten, 2010ean. Azkenik, 2012an, irakaskuntza utzi eta ikerketari ekitea erabaki zuen, bereziki bideojokoen industriari. Orduan sortu zitzaion Silicon Valley-ra joateko aukera, Ludeiren barruan Cocoon bideojokoen garatzaileentzako plataforma proiektua bultzatzen saiatzeko. Ikaskuntza sakonean 4 urte eman ondoren, Errealitate Birtualaren eta Errealitate Areagotuaren esparruan buru-belarri sartzea erabaki du eta Google-n sartzea erabaki du, Silicon Valleyn, teknologia horiek etorkizunean definitzeko ahalmena duela uste duen enpresan.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2000
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Google
  • Egungo lana : Ingeniero Senior de desarrollo de Software