Gorane Esteban

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Estatistikako klasean Urkiola 5.ean jaitsi dezakezun eztabaidatzea, klasean filmak ikustea eta horietatik talde-lana zelan egingo genuen ikasteko itxaropenik ez izatea, Athletic-eko presidentea azken kurtsoan etortzea,…

Zenbait etapa gogor, egun amaiezinak bizi izan genituen, goizean hasi eta 20:00etan edo beranduago irteten ginen, eguneko argia ia ikusi gabe, eguerdian zerbait jateko etenaldi labur bat soilik genuela.

Beste garai batzuk talde-lan ugariko uneak izaten ziren: 2, 3, 5 eta 8 pertsonara arteko taldeak.

Lankideekiko harremanean ikasten diren balioak, urtero aurpegi berriak ikustea, elkarlanean eta elkarrekin ikastea, lehian aritzea besteekin, padeleko pistan jolastu ahal izatea, azkeneko urteetan klaseen ondoren…

Azken batean, ikaskuntza, adiskidetasun eta garapen pertsonaleko etapa zoragarria. Oroitzapen onak ditut gogoan.

Politena tituluak emateko ekitaldiak izan ohi dira: ahaleginaren ondoren heltzen da saria. Bereziki zirraragarria izan zen Vicente Mendieta y Lambarri Fundazioaren saria eta Karrera amaierako DU Saria eta Nazional Saria emateko ekitaldia, Unibertsitatea utzi ondoren.

Oroitzapen berezia izan zen.

 

Project Navigation

Gorane Esteban

Ikasketak Industria Antolaketako Ing. Bizilekua España

Enpresako praktiketatik hasi zen Unibertsitatean, beharrezko kredituak eskuratu, gerora bekadun izan, praktiketako kontratua eta epemugarik gabeko kontratua azkenik sinatu arte.

Hau da, dena sortu da oinarritik eta landu egin behar izan da.

Informazioa

  • Arloa : Industria Antolaketako Ing.
  • Promozioa : 2012
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Guardian Industries
  • Egungo lana : Planning and Logistic Manager