Galder Zamarreño

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Zein txarto pasatu nuen robotikako praktiketan! Robot bat muntatu behar genuen eta mihiztatzailean programatu behar genuen, oinarrizko eginkizunak egiteko, marra bati jarraitzea, esaterako. Arazo ugari izan genituen hardwarearekin berarekin eta funtzionatuko zuen ezer gutxi erakutsi genion Susanari, tokatu zitzaigun praktiketako irakasleari. Eman geniona hain zen oinarrizkoa, ez dakit zelan lortu genuen praktikak gainditzea. Uste dut egun hartan Begoñako Ama Birjina agertu zitzaigula!

Gehien gogoratzen ditut Rebeca Cortazarren klaseak. CORBA eta RMIren bidez sistemen arteko komunikazioak ikasten genituen, teknologia horiek ezagutzeak lehenengo laneko ateak zabaldu baitzizkidan.

Project Navigation

Galder Zamarreño

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua Suiza

Karrerako azken urtean Ingalaterrara joan zen Erasmus programa egitera, eta han lan egiteko probatzeko gogoa zuenez, Ingalaterrara joan aurretik CV batzuk bidali zituen era guztietako enpresetara. Haietariko batek, The Logic Group-ek, softwarearen ingeniari gradudun lana eskaini zion eta karrera amaitu bezain laster hasi zen lanean. Ia 3 urte eman zituen enpresa horretan eta garapen lan ugari egin zuen Javan. The Logic Group-eko bere lankide batek JBoos-en eskaintza bat hartu zuen, Suitzara lanean joateko, bezeroaren aplikazioen zerbitzariaren euskarri arloan; eta jende gehiagoren bila zebilela esan zionean, ez zuen bitan pentsatu. JBoos-en lanean hasi eta hilabete batzuetara, Red Hat-ek erosi zuen enpresa. Hark euskarri lanetan jarraitu zuen 2009ra arte. Orduan garapenera pasatu zen, eta beste bi lankiderekin Infinispan sortu zuen.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2003
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Red Hat
  • Bere irakasle gogokoena : Rebeca Cortazar