David López

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Nire oroitzapenik onenak ikasgeletan ezagutu nituen pertsonekin daude lotuta. Ni bakarrik nentorren, inor ezagutu gabe (gehienak bezala, pentsatzen dut). Horrek aurkituko nuenaren gaineko zalantzak piztu zizkidan eta, ez dakit patua edo Athletic izan ote zen (gero azalduko dut zergatik), baina, esertzeko aukeratu nuen lekua nire unibertsitateko urteetan hartu nuen erabakirik onena izan zen, nahiz eta momentu horretan konturatu ez. Izan ere, 8-10 pertsona inguruko talde bat egin genuen. Beti laguntzen genion elkarri, gainera, oso ondo pasatzen genuen. Harremana hain hona zen, non gehienok gradua elkarrekin amaitu genuen. Oraindik ere noizbehinka elkartzen gara gure gauzez hitz egin eta Zugaztietako (Trapagaran) indabak jateko.

Anekdota piloa daukat; izan ere, urteren batean ordezkari izan nintzen eta futbol txapelketetan parte hartu nuen, eta egunek askotarako ematen zuten. Dena den, nire anekdotarik hoberena “txotxolo” samarra da. Nire lehen egunarekin lotuta dago, inor ezagutzen ez duzun eta non eseri ere ez dakizun egun horrekin. Hor nengoen, ba, ni 70-80 pertsona inguruko gela batean sartu (ez orain bezala) eta leku bat bilatzen. Ez nuen oso argi non eseri (aurrean, atzean…), Marca egunkaria irakurtzen zebilen mutil bat ikusi nuen arte, aurreko eguneko Athleticen partidari buruzko kronika irakurtzen, eta pentsatu nuen neure kolkorako: “Mutil honek bai dakiela”, ni kikilduta eta bera, lasai-lasai kiroletako berriak irakurtzen. Hortaz, bere ondoan eseri nintzen eta bertan geratu ginen gradua amaitu genuen arte. Mutil hori Jose Antonio Arroba da (promozioko lehena izan zela uste dut), eta ezagutzen dudan pertsona onenetariko bat. Eskerrak Athleticek aurreko egunean jokatu zuela!

Project Navigation

David López

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Graduko 4. mailan nengoela hasi nintzen lanean, ingeniarien elkarteak ESIDEko ikasgeletan eskaintzen zuen Web programazioko mintegi bat egin nuelako. Enpresa EDEX zen eta nire lanpostua Web programatzailea. 3 urte egon nintzen, graduko azken 2 urteak eta Segurtasuneko Masterra (hau ere DUn) egin nituen bitartean.

2003an aholkularitzako enpresa batean hasi nintzen lanean (Abendi Consulting). Bertan, webaren net plataformako garapeneko talde-buru izan nintzen. Urte horretan bertan LKko teknologia berrien sailean sartu nintzen eta Net plataformako programazioaren aldaketa lideratu nuen. 2 urte egon nintzen han, Europako Erkidegoak behar zuen datuen alorrarekin lotutako lanpostua atera zelako arriskuen esparruan: BasileaII proiektua. Momentu horretan, programaziotik datuen kudeaketarako jauzia eman nuen eta Informazio Sistemen sailera mugitu nintzen. Hainbat funtzio bete izan ditut sail horretan orain arte. Gaur egun, LKko BI-ko taldearen arduraduna naiz

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2002
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Laboral Kutxa
  • Egungo lana : Business Intelligence taldeko arduraduna