Carmen García

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Gauza asko, baina ez hainbeste klase jakin batzuetako gaiak; batez ere, ikaskideak eta lagun taldea ditut gogoan; orain ere han eta hemen enpresetan aurkitzen ditut. Pertsona horiekin lan egin dut nire laneko ibilbidean, bai bezero gisa, partner gisa edo lehiakide gisa.

Barneraino eragin zidaten irakasleak ere maitasun handiz gogoratzen ditut, ez bakarrik euren jakituriagatik, batez ere, euren izaeragatik baino. Euretarikoren bat joana dugu, Patxi Llaguno gogoangarria; baina oroitzapena oraindik barru-barruan dut. Egunero ez zuen fakultateko dekanoak etxera deitzen, alabaz zer iritzi zuen amari kontatzeko eta karrerako hirugarren mailan lana eskaintzeko.

Laburbilduz, klaseak gaur egun baino klasekide gehiagokoak zirenez, gogorapen batzuk nire ikaskideekin (baita GOTO Informatika komandorekin ere) eta nire irakasleekin lotuta datozkit.

Project Navigation

Carmen García

Ikasketak Informatika Bizilekua España

Oraindik karrerako 4. mailan zegoela, CEINSAn hasi zuen laneko ibilbidea.
Gero Eusko Jaurlaritzako EJIEn hasi zen lanean, Ospitaleen sektoreko sistemen analista eta hiru urte baino gehiago eman zituen bertan.

Handik, IBMra pasatu zen eta 22 urte eman ditu enpresa horretan. Esperientzia handia hartu du era guztietako industrien proiektu askotatik: sektore publikoan, industria sektorean, baliabideen enpresetan, aseguru eta zerbitzuetako enpresetan Client Executive lanak egin ditu, aholkularitzan, plangintzan,
diseinuan, garapenean edo informazio sistemen ezarpenean eta erabakiak hartzeko euskarri sistemetan.

2010ean, IBM-ren eta Dassault Systemes-en arteko akordio bati esker, Dassault
Systemes España SL enpresako taldearekin bat egin zuen Senior Client Executive lanetan, bezerorik garrantzitsuenen ardurarekin.

2016an, Software libreko enpresen estatuko federazioaren (ASOLIF) gerentzia hartu zuen, bere esperientzia estatu mailako Open Source ekosistemaren berrikuntza hobetzeko asmoz.

2017. urtearen hasieratik, zuzendari nagusi denez, 4.0 Industriako negozioaren hazkundearen arduradun da Accenturen, Espainiako iparraldean, eta parte hartu dutAccenture Intelligence &  Security Industrial Center-en sorreran, Zamudion.

Informazioa

  • Arloa : Informatika
  • Promozioa : 1986
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Accenture
  • Egungo lana : Zuzendari Nagusia
  • Bere irakasle gogokoena : Patxi Llaguno