Carlos Salinas

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Giro oso abegikorra lehenengo egunetik. Madrildik Bilbora etorri nintzen master ikasketak egiteko; eta irakasleek, ikaskideek eta unibertsitateak oro har oso ondo tratatu ninduten. Laster egin nituen lagunak eta bikain pasatzen genuen Bilbon, pintxoak jaten eta garagardoa edaten. Deigarria iruditu zitzaidan unibertsitatearen irakaskuntzako kalitatea, irakasleek ederto azaltzen zituzten gaiak eta ariketak, eta beti zeuden laguntzeko prest, edozein zalantza argitzeko. Horrek asko laguntzen zuen irakasgairik zailenak ulertzea. Harrigarri egin zitzaidan, halaber, irakasgaiak enpresek izan ditzaketen aplikazio errealetatik bideratzen zituztelako eta lanbideko etikarekiko konpromisoa zutelako. Horrek guztiak laguntzen zigun ulertzen zelako garrantzia zuten, eta ikasteko orduan motibatzen laguntzen ziguten.

Traturik handiena izan dudan irakasleen artean, Masterraren amaierako proiektuko tutorearen, Begoña García Zapirainen oroitzapen bikaina gordetzen dut . Biomedikuntza munduan sartzeko motibatu ninduen eta une oro lagundu zidan proiektuarekin, bai Estatu Batuetan (Louisville) eman nuen etapan, bai Deustuko Unibertsitateko e-BIZITZA ikertaldean. Talde horretako kide izan nintzen hilabete batzuetan.

Irribarrerik onenak Enpresen Zuzendaritzako klasean izan ziren, Álex Rayón Jerez irakaslearekin. Itzel pasatzen genuen, Álexek beti lortzen baitzuen ikasgaiak ikasle bakoitza zetorren hirietako pasadizoren batekin. Toki bakoitzean bizi izandako abenturak nostatzen zizkigun. Klaseak oso laburrak egiten zitzaizkigun eta erraz lortzen genuen gaiak ikastea.

Project Navigation

Carlos Salinas

Ikasketak Industria Ingen. Masterra Bizilekua España

Gaur egun, automatizazioaren esparruko prozesuen hobekuntzak eta estrategiak diseinatzen ditu, prozesu berriak arinagoak, eraginkorragoak eta industriei dirua aurreztu diezaieten.

Hainbat ikerketa zentrotan egin dut lan: Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenean (CSIC) (Eduardo Torroja Institutua, Madril). Han egin nuen Industria Ingeniaritzako gradu amaierako lana. “Bikain” kalifikazioa eman zidaten. Material fotokatalitiko deskontaminanteak eta auto-garbitzekoak garatzen aritu nintzen, errepideetako asfaltoan eta espaloien zoladuran aplikatzeko, eta birika artifizialen moduan funtzionatu zezaten hirien erdigunetik. Ikerketa horren emaitza itxaropentsuei esker, ITENE Institutuak (batzeko, garraiatzeko eta logistika lanerakoak) finalista saria eman zidan “La Ruta Cero” lehiaketan, 2017ko ideia ekologikorik onenari.

Landu dudan bigarren ikerrildoa eta berriena, master amaierako proiektuari dagokio. AEBko Louisvilleko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko e_BIZITZA ikertaldean garatu nuen.

Medikuntzako gailu bat diseinatu, inplementatu eta balioztatu dut, denbora errealean zornadura batean infekziorik dagoen ala ez antzematen duena, era ez intrusiboan. Gailu hori arrakastaz probatu da gaixo errealetan Santa Marina eta Basurtuko Ospitaleetan, eta “Ohorezko matrikula” kalifikazioa lortu du Deustuko Unibertsitatean. 2019ko ekainean, Bizkaiko Master Amaierako Proiekturik onenaren saria jaso dut Bizintek enpresak emanda.

Uste dut aldaketa bultzatu beharreko une bat bizi dugula, industriak eta sektoreak nabaritzen ari diren pixkanakako aldaketa, ezagunak diren I + G-ko ildoak sendoago ezartzeko. Etorkizunean, lanbidean, industria ingeniaritzako ezagutzak aplikatu nahi nituzke pertsonen bizimodua hobetzeko proiektuen garapenean eta zuzendaritzan, egunean-egunean ditugun arazo nagusiei irtenbideak emateko.

Informazioa

  • Arloa : Industria Ingen. Masterra
  • Promozioa : 2019
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Ernst & Young
  • Egungo lana : Strategy & Operations Consultant
  • Bere irakasle gogokoena : Begoña García Zapirain