Carlos Polo

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Karrerako lehenengo mailan nuen Fisikako irakaslea gogorra baino gogorragoa zen. Egun batzuetan, batez ere ikasturtearen hasieran, “ustekabeko azterketa” egiten zigun, zein txarto prestatuta geunden konturatzeko klaseko ariketa bat. “Azterketa” egun horietako batean, tokatu zitzaigun ariketa bezpera arratsaldean egina nuen, kasualitatez, eta ariketa bikain egin nuen. Baina hura izan zen ezustekoa, ariketa amaitzean azterketa ez batzea erabaki baitzuen, eta esan zigun: “Pentsa ezazue zein nota edukiko zenuketen benetakoa izan balitz”. Puntu positiboa lortu beharraren lortu beharraz, mahaira hurbildu nintzaion eta zuzentzeko eskatu nion. Banekien bikain neukala eta puntu positiboa nahi nuen… Ez zidan kasurik ere egin.

Unibertsitatetik pasatzeak senideen etxetik irtetea ere ekarri zuen. Ez zen maila pedagogikoko aldaketa soila izan, maila pertsonalekoa ere izan zen. Neure erabakiez arduratzen ikasi nuen garaia izan zen, bestelako iritzi eta ikuspegiko jendearekin harremanetan hasi nintzenekoa, adiskide handiak egin nituenekoa (eta gaur egun ere mantentzen ditut) eta, gainera, lanbide bat ikasi nuenekoa. Urteek ematen duten ikuspegitik, Deustuko Unibertsitatetik pasatzetik geratu zaidan garrantzizkoena Deusturen aztarna dela uste dut; bizitza ikusteko modua utzi baitzidan… eta emaztea ere bai. Klasean ezagutu nuen.

Project Navigation

Carlos Polo

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Deustun Ingeniaritza amaituta, Madrilera joan zen PriceWaterHouseCoopers-entzat lan egitera, kontsultoretza sailera. Handik gutxira, IBMk erosi zuen konpainia eta bertako partaide bihurtu zen, informatikako ingeniari eta informazio sistemen kontsultore lanetan. 2002an, oraindik 25 urte bete gabe, lan horiek uzteko garaia zela iritzi eta NTS sortu zuen, lehenengo enpresa. Harrezkero, eginkizun ugari garatu ditu NTSn eta geroago sortu dituen enpresetan, baina ez du gehiago inoren kontura lan egin, maite-maite duen Deustuko Unibertsitateko irakaskuntzako klaseak ematen izan ezik, baita Donostiako Basque Culinary Action-en ere.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2000
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : NTS / MicroWaveVentures.com / SalsaBastarda.com.