Asier Arranz

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Gogoan dut irakasle batek, Diego López de Ipiñak, Nokia N95 merkaturatu berriak zer egiten zuen erakusten zigula. Nire denbora librean, bideojokoak maneiatzeko azelerometro bat erabiltzen zuen app bat programatu nuen. App-ak 300.000 deskarga baino gehiago izan zituen, eta Nokiak Helsinkiko egoitzara ere eraman ninduela gogoratzen dut. Software libre gisa askatu nuen, Unibertsitateko software libreko eGhost taldearen laguntzari esker.

Unibertsitate aktiboa teknologia aldetik eta ekintzailetzari zabalik zegoena gogoratzen dut. Ingeniaritza ikasten nuen bitartean, Ingenio taldearekin harremanetan jarri nintzen: ibilbide bikaineko hizlariak gonbidatzen zituzten. Pertsona horiei entzuteak eragin zidan eta startup-en mintegia inauguratzen lehena izan nintzen.

Harrezkero, Unibertsitatearen aldetik laguntza handia jaso nuen, startup-a berrikuntzako erreferente gisa kokatzeko.

Project Navigation

Asier Arranz

Ikasketak Telekomunikazio Ing. Tek. Bizilekua España

Nire lehenengo enpresa, Nebutek, Deustuko Unibertsitatearen barruan, Deustokabi inkubagailuan sortu nuen. Beti izan dut gogoko onenekin lan egitea. Horregatik, Silicon Valley-ra joan nintzen, teknologiaren gunean zer egiten zen sakon ezagutzeko. Han nengoela sortu zitzaidan negozio eskolarik ezagunenetariko batean teknologiako laborategi bat martxan jartzeko aukera, eta Madrilera abiatu nintzen.

Informazioa

  • Arloa : Telekomunikazio Ing. Tek.
  • Promozioa : 2008
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : IE Business School
  • Egungo lana : Head of Technology Lab