Aitor Peña

Deustun ibili zineneko pasadizoak eta Unibertsitateko oroipenak

Karrera disketeekin egin nuen (3½koekin, hori bai), CRT monitoreetan eta Internetera sartzea maila jakin batzuetako ikasleentzako luxua zen edo ordu jakin batzuetan soilik egin zitekeen garaian.

Beste karrera batzuekin konparatuta, ESIDEn genituen praktika eta laborategiko ordu kopurua zen deigarriena. Bazuen alde ona: beste ikaskide batzuekin egin ahal izatea. Horretara, gaztetatik garatu eta koordinatzen zenuen taldean lan egitea. Estimu handiz gogoratzen dut 3. mailako proiektua, promozio hartako Web kategoriako lehenengo saria irabazi zuena. Harro geunden, bagenekielako talentu handiko  pertsonekin lehian geundela.

Azken urteetan, adimen artifizialaren arloko jakin-mina piztu zitzaidan. Gaur egun ere, nire pasioa da, zabalkunde arloan, batik bat. Arlo horretan, Anselmok zuzendu zidan karrera amaierako proiektua: kirol emaitza esanguratsuak erakusteko gai zen profilen kudeatzaile batean oinarrituta zegoen, erabiltzaileen lehenespenak oinarri hartuta.

Project Navigation

Aitor Peña

Ikasketak Informatikako Ingeniaritza Bizilekua España

Ingeniaritza ikasketak Deustun amaitu ondoren, Madrilera joan zen, Unidad Editorial enpresara (El Mundo, Marca, Expansión egunkariak argitaratzen dituen enpresara), sistemen arloko analista lan egitera, eta hainbat proiektu egin zituen gainerako arloetarako. 3 urteren ondoren, Euskadira itzuli zen, famili enpresa bateko kudeaketa eta controlling zereginetara. Multinazionalen ikuspegiaren osagarria eman zion. Urtebeteren ondoren, Accenturek fitxatu zuten, business intelligence-ko taldea sendotzeko; eta hala, Vidralaren egungo kudeaketa sistema osoa ezartzen parte hartu zuen. Kanpoko kontsultore lan egin ondoren, Vidralaren marketin sail sortu berria garatzea proposatu zioten. 2008. urtea zen. Harrezkero, marketineko  zuzendari postua betetzen du bertan eta saiatzen da balioa ematen, sormena analitikarekin eta teknologiarekin uztartuz.

Informatikako Ingeniaritzaz gain, Marketineko Zuzendaritzako eta Merkataritzako Kudeaketako Master bat du ESICen eta Advanced Management Program-a IEn.

Informazioa

  • Arloa : Informatikako Ingeniaritza
  • Promozioa : 2003
  • Sare Sozialak :
  • Nire lantokia : Vidrala
  • Egungo lana : Marketing Manager